Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
koipezto iz adkor koipetsua.
Potoloa koipezto hutsa da. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 59. orr.
Maria eskaileretatik jausi zenekoa, gazte koipezto hori etxean hartu zutenekoa. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 83. orr.
Hara agertu den Ernest Hemingway ez da gerra kazetari ohia, Habanan izaten dakien gizon ugerdo eta koipeztoa baino. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 240. orr.
Arabiar koipezto guztiek Palestinatik alde egin beharko luketeela esan zidan. Berria - Kultura 2004-10-23
· Boligrafo bat eman zion Matiasi, koipeztoa oso koipeztoa, eta koaderno bat. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 213. orr.