Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kointziditu, kointzidi, kointziditzen 1 du ad bat etorri.
Euskal kultura nola sortu, Baroja-k Unamuno-rekin zeharo kointziditzen jarraitzen du: […].Baina, horra!, aurrez aurre eserita, ez dute elkar ulertzen; ia ezertan ez dute kointziditzen, bi mundu elkartezin dira, bi mundutatik ari dira hitz egiten, bi hizkuntza. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 247. orr.
-Kointziditu ere ez diagu hainbeste egiten. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 57. orr.
2 batera gertatu.
Aitaren hobealdiak nire karreraren hasierako arrakastarekin kointziditu baitzuen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 110. orr.
Etxebizitza berean kointziditzea ez izan kasualitatearen ondorio ustekabekoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 90. orr.