Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kointzidentzia (orobat koinzidentzia g.er. eta kointzidentzi g.er.) 1 iz bat etortzea; batera gertatzea.

Kointzidentziak esanguratsuagoak iruditu zaizkit, ordea.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 28. orr.

Kointzidentziak ez zuela gauza onik adierazten iruditu zitzaion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 17. orr.

Ez dut kointzidentzietan sinesten.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 73. orr.

Kointzidentzia hutsa da, baina deigarria da oso.  Berria - Kirola   2006-03-07

Ez da lehenengo aldia halako kointzidentzia harrigarriren bat gertatzen zaidana.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 141. orr.

Ugari bezain nekagarri zirela era horretako kointzidentziak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 77. orr.

Arrazoi ezkuturen bat egon behar zuen kointzidentzien segida hartan.     «Kuskue tanden», 2004 - 101. orr.

-Kointzidentziak errealitateari atzematen dizkiogun errimak dituk.     «Kuskue tanden», 2004 - 102. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hori horrela izanik, CCOOk eta UGTk ere ituna sinatuko badute, kointzidentzia kontua izango da.  Berria - Ekonomia   2004-12-04

· Emakumearen izena esaterakoan ahotsa goratu zuen pixka bat, Stendhalek maite izan zuen eta Julien Sorelek maitatutako emakumearen izen-kointzidentziaz jabe nendin seguru asko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kointzidentzia hutsa (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus