Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kofre iz ipar ibilgailuetako matelategia.
Beren kotxearen kofrean gakotu ninduten. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 221. orr.
Berebileko kofrea ezkaratzeko ateari buruz itzuli zuten, deskarga errexteko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 37. orr.
Barazki eta poalla saltzaileak beren autoak deskargatzen segitu nituen: kofreak espaloira husten zituzten, piperrak, tomate hirotuak, arrautza sailak, [...]. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 77. orr.
· Jarlekuaren azpiko kofretik kaskoa atera zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.