Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bermeoko kofradiako presidentearen arabera, orain bi asteazken 400.000 kilo sartu ziren portura. Berria - Ekonomia 2006-03-15
Vigoko Kofradiako patroi nagusia. Berria - Mundua 2004-06-04
Kofradiako medikua eta marinel gihartsua ahaideak ziren. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 143. orr.
Kofradien plateamendu teorikoa, beraz, guztiz demokratikoa zen: arrantzaleen barruko funtzionamendurako ezin hobea. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 63. orr.
Kofradiaren araudia. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 63. orr.
Hondarribiako mareanteen kofradiako artxiboaren zerrendan. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 176. orr.
Gipuzkoako arrantzaleen kofradien konfederazioko Esteban Olaizola lehendakariak. herria¬
Kristoren Odolaren kofradiako penitent batzuk ari baitziren bizkarra lizifrinaz zehatzen eta zafratzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 388. orr.
Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak zaindu, mantendu eta artatu du, mendeetan zehar, santutegia. Berria - Kultura 2006-01-06
Ezpeletako herriak eta bereziki Biperraren kofradiak. Herria 2004-10-28
Monasterioetan, unibertsitateetan, gremioetan eta kofradietan ikasketa-antolaketak taldea zuen oinarritzat. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 313. orr.
René Hargous, 66 urteko Baiones ezagutua, Baionako xingarraren kofradiaren presidenta. Herria 2002-08-01
· Clavariesa: Valentzian emakumezkoen kofradia bateko lehendakaria Sarraski-jaleen kofradia ni gabe egoten ahalko duk istant batez. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 145. orr.
Ez nintzen tabernetan sartzen, deskarga amaitutakoan baforean gelditzen nintzen makinistarekin kofradiara joan gabe gosaritara. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 60. orr.
Gero portura joan zen kofradiako tabernan bazkari legea egitera. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 259. orr.
Amorruz kentzen genituen kofradiako zutabean ageri ziren txatal haiek, euskal patroiak esku hartu behar zuela justizia sozialean, nazioartekotasunak euskal izatearen hondamena zekarrela, guretasuna erdaldundu nahi zutela jainkogabeek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 51. orr.
Arrantzale-kofradiei eman beharreko kalte-ordain gehienak ordaindu dituztela esan zuen atzo Maria Teresa Fernandez Espainiako Gobernuko presidenteordeak. Berria - Gaiak 2004-09-11
Artista-kofradia osatzen zuten gainontzeko kide xelebreak. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 185. orr.
Gero, jauregi zaharraren ondoan, biper-Kofradiaren biltzar nagusia. Herria 2001-11-01
arrain saltsakiaren kofradiak (3); biper kofradiak (3); itsas gizonen kofradiak (4); xingarraren kofradiak (3)
bizkaiko kofradien (4); gipuzkoako kofradien (11); gipuzkoako kofradien federazioko (6); gipuzkoako kofradien presidenteak (3); kofradien federazioko (8); kofradien ibilaldia (3); kofradien presidente (3)