Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
P aldagai bat baino gehiagokoko polinomioa da, eta haren koefizienteak zenbaki osoak edo arrazionalak dira. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 377. orr.
Tanta bat, ordea, ez da halako zenbaki-koefiziente zehatza jasotzeko moduko unitate zehatz inolakoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 210. orr.
A mailako hiru estropada falta direla, Arkotek 22ko koefizientea du, perfekzioa. Berria - Kirola 2004-08-17
Bihurdura-problemak, igurzketa-koefizientea, altzairuaren bibrazioaren eraginezko nekadura eta abar, horiek guztiak nerabiltzan nik orduantxe gogoetan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.
Giza giltzadura askoren marruskadura-koefizientea 0,005 eta 0,02 bitartekoa da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.
Adibide gisa, alde askoko garapen-banku baten gaineko kreditu baten arrisku-koefizientea %20 da, higiezinen kreditu batena %50. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.
Kupoari dagokion kopurua kendu ondoren, koefiziente bertikala ezartzen du Ekarpenen Legeak: diru guztiaren %70,44 Jaurlaritzak eskuratzen du, eta gainerakoa aldundien esku geratzen da. Berria - Ekonomia 2006-01-07
Gobernuari eman beharreko dirua, berriz, koefiziente horizontalak zehazten du, eta aldakorra da. Berria - Ekonomia 2006-01-07
Arabararen ekarpen koefizientea %16,74koa da, Bizkaiarena %50,28koa eta Gipuzkoarena %32,98. Berria - Ekonomia 2004-02-17
Zenbatekoa kalkulatzen da bi osagai biderkatuta: katastroaren balioa eta tipo edo zerga koefizientea. Berria - Euskal Herria 2004-12-19
Hizkuntza arloko AKan (adimen-koefizientea) 52 besterik ez baitzuen lortu. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 201. orr.