Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kodex (8 agerraldi, 4 artikulutan) iz antzinako eskuizkribu mota, liburu modernoen antzera taxutua.
Kodexak: Erdi Aroko garai ilunena gainditzen hasi zenean, erregeak, jauntxo berriak alegia, haien boterearen oinarria ezartzen ahalegindu ziren, eta testu idatzia baliatu zuten horretarako. Berria - Kultura 2006-02-07
Erdi Aroko kodex erlijiosoetako ilustrazioak euskal artearen historiako katebegitzat hartu ditu, «zuzenean erromanikoko artearekin lotura egiten du». Berria - Kultura 2004-07-18
1481-1505eko Libro de los Bollones kodexa dago ikusgai: errege aginduak, agiri administratiboak eta probintziaren eskumenei zegokien dokumentua biltzen zituen. Berria - Kultura 2004-09-08
Bi multzotan sailkatu ditu partiturak: osorik dauden kodexetan daudenak, alde batetik; eta orri solteak, bestetik. Berria - Kultura 2004-06-11