Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hango harriek burdina dute eta mendietatik kobrea aterako duzue. Elizen arteko biblia Dt 8,9
Burdina lurzorutik ateratzen da eta haitzak urtuz kobrea lortzen. Elizen arteko biblia Jb 28,2
Argi-argi ez zakiat, baina edozerekin egingo zian horrek dirua: kobrearekin, puntillekin, xanpainarekin, Bordeleko ardoekin, ganaduarekin... Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 101. orr.
Kromoa, kobrea eta beruna, horixe dauka Txertetxa belarrak bere zainetan gora eta behera. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 162. orr.
Transformadoreko kobrea lapurtu nahi zutela. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 58. orr.
Kobrea urturik joareak egiteko. Berria - Kultura 2004-04-15
Orain mokoka dituzu kobrezko bi txanpon direla eta. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.
Amerikar erako sukaldean, kobrezko zartagina. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 187. orr.
Kobrezko lanpara zintzilikariaren distirek. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 125. orr.
Kobre gorrizko samovarra aldamenean zeukala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.
Itsasontziaren sotoa berriro betetzen zieten bitartean, postako gauzez gainera, gariz eta kobre meaz bete ere, astebeteko atsedenaldia hartu zuten. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 58. orr.
Gomaz estaliriko bi kobre-hari. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.
Kobre-xafla bat mailupean bezala uspeltzen zela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 158. orr.
kobre-esmaltezko antoisin bat ziapearentzat. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 97. orr.
Hartzak, bada, erreakzio-gaitegitik kobre sulfato soluzioa, tanta bat bota heure azido sulfurikoan, eta horra hor erreakzioa abian. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 56. orr.
Ilea kobre kolorez tindatu duzula orain ez asko. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 66. orr.
ik beherago 4. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Kapela berdea atzerantz erorita eta kobre-koloreko ile kiribilak harro-harro eginda. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.
Ellenek ezarri zuen brontzezko azken urkila bere ile kizkur kobre-kolorekoan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 294. orr.
Kobre eta Gaitak. Herria 2003-01-28
Kobreak dira nagusi : tronpeta, sakso, tronboia, kontrabaza, perkusio eta horiekin bi gaitero trebeak. Tribal poursuite taldea (kobre eta perkusio). Herria 2003-01-28
Hodei kobre-kolore bitxi batek estalia ikusi genuen ostertza. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 67. orr.
kobre kolore (3); kobre koloreko (7); kobre koloreko ile (3)
kobrezko hari (3); kobrezko ontzi (4); kobrezko txanpon (4)