Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kobarde izond koldarra.
Iraultzaile kobardeak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 73. orr.
Kontzientziak gizatxarra, miserablea, kobardea nintzela esaten zidan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 124. orr.
Ez gerra garaiko nahasmenduan tartean suertatutako norbait; ez pertsona inozoa, kobardea, ezinbestean konplize izandakoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 189. orr.
Oraingo funtzionariook diplomazia zuriz eta paperez saiheska egiten baitituzte beren azio kobardeak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.
Eta inoiz ez diot barkatuko neure herriari, ijito ohitura kobarde hori. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 89. orr.