Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiltzaileari denbora eman koartada bat asmatzeko edo frogak ezkutatzeko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 220. orr.
Haren koartada ziurtatu beharra zeukan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 235. orr.
Ingelesek nire koartada prestatzeko emandakoei aitaren bildumako beste dozena bat gehitu nien. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 72. orr.
-Koartada emakumea da, ez dago esan beharrik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 16. orr.
Frogagarria ote zen Arrietaren koartada? Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 239. orr.
Dena dela, Miren Arteagarena ez dut uste leporatu ahal izango diozunik, koartada sendoa dauka eta. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 272. orr.
Nik badut koartada. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 41. orr.
Hori gizartearen beste koartada bat da. Berria - Euskal Herria 2004-03-02
Orain, Ximurrarekin nola jokatu genuen hozki aztertuta, ez nago seguru gure koartada ideologikoen azpian bekaiztoa baino aise ere gehiago ote zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.
Koartada bat besterik ez da Nafarroa Bairi proposamena egin diotela esateko, ondoren hark ezezkoa erantzun diela azaltzeko. Berria - Euskal Herria 2004-01-27
Kultura eta hizkuntza onartu beharreko aitzakiak baino ez ziren, botereak gainetik kendu ezin zituenak, koartada bat ematen ziotelako. Berria - Kultura 2004-11-11