Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
769ko urtean, Karlomanok berak gomendatu zien gotzainei koarta-tenporak gogorarazteko duten obligazioa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 91. orr.
IV. mendean, Elizak orduko liturgia-egutegia finkatu zuenean, koarta-tenpora egunak 14ko Gurutze Santuaren egunaren ondorengo asteazken, ostiral eta larunbatean seinalatu zituen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 362. orr.
Eguraldiaren errebueltak eta gora-beherak koarta-tenporekin loturarik baldin balute edo baldin badute, hori norbaitek usnatu eta antzeman duelako da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 91. orr.
Martxoaren abiera inguru horretan bai, hor egokitzen dira gehienbat, koarta-tenpora garizumakoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 96. orr.
Udazkeneko koarta-tenporak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 361. orr.
koarta tenpora (8); koarta tenporak (24); koarta tenporen (11); koarta tenporetako (7); koarta tenporetan (3)