Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrats batean metrotik ateratzen ari nintzenean txano koadroduneko ziklista harekin egin nuen topo. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.
Lepoko zuria eta txano koadroduna zeramatzan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 64. orr.
Urdinez jantzita zegoen eta kasketa koadrodun bat zeraman, eta esan zuen nazioarteko lapurra zela. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 208. orr.
Astegunetan kotoizko atorra koadrodunak janzten zituen lan egiteko. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 49. orr.
Italiarren erara moztutako jaka koadrodunarengatik. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.
Soineko zuri-gorri koadroduna. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 203. orr.
Beroki koadrodun apainez jantziriko dama bat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 261. orr.
Oinetan etxeko zapatilla koadrodunak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 71. orr.
Manta koadrodun batean bil-bil eginda zegoen. franelazko txaketa koadroduna jantzi eta, goiz eguzkitsua egiten baitzuen, lorategira irten naiz. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.
Bere anaia, leku hartan bertan, koadrodun alkandorarekin ibiltzen zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 130. orr.