Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Rossetti-ren koadro asko zituen liburuak, baina Beata Beatrix-en ikuskizunak erakarri ninduen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 220. orr.
Ez nuen jarri nahi San Agustinen koadroa aditu batengana alferrik bidaltzeko arriskuan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 183. orr.
El Grecoren koadro batetik aterea zirudien. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 47. orr.
Caravaggioren San Mateo eta Aingerua koadroaren bi bertsioak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 166. orr.
Bada Van Goghen koadro bat gaueko billar-gela irudikatzen duena. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 79. orr.
Koadroa ez zetorren fundazioaren funts estatubatuarretatik. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 156. orr.
Azken berrogei urteotako Ingresen atzera begirakorik handiena da eta 79 koadro eta 101 marrazki ditu. Berria - Kultura 2006-02-18
Koadro inpresionista bat. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 32. orr.
20ko eta 30eko hamarkadetan koadro figuratiboak egin zituen. Berria - Kultura 2004-06-08
Formatu handiko koadro asko saldu zituen, Erakusketa iraunkorreko geletatik paseatzen ari nintzela, izkina ez oso argitsu batean, atentzioa eman zidan koadro bat ikusi nuen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 155. orr.
Leihoak koadro arraro bat zirudien, goiko aldeko eskuineko angeluan zuen ilargi betearekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 195. orr.
Margolari onenek ere ez dute astero koadro on bat egiten. Berria - Kirola 2004-05-05
Ikuspegi bikoitz hori islatu izan da ia beti, bai Passeronen gainbegiratu historikoetan, bai Arnheimek egin zituen koadro-azterketetan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 251. orr.
· Gelaren bazter batean, argazki koadroak zeuden piano baten gainean. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 94. orr.
Eskultura edo pintura-koadroa. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 32. orr.
Frantziskoren haurtzaro eta gaztaroari buruz aurkezten duen koadro guztiz ilunak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.
Metodo groteskoa baliatuz, giza bizitzaren oso koadro eskematiko eta pesimistak marrazten zituen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.
Uste dut beste bi edo hiru zakil beharko genituela antolatu duzun koadro hori osatzeko, madame. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 164. orr.
Edo eguzkiak biribila izatea egokiago, koadro edo triangelu formakoa izatea baino. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 223. orr.
Xakearen koadro zuri-beltzetan barrena galdu nahi nuke neure burua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 68. orr.
Koadro eskoziarrekiko manta ere prest zeukan, gortinak orobat itxita. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 154. orr.
Alkandora koadro-txikia txamarra larriaren azpian. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.
Cadinek, aldiz, soineko koadro zuri-urdindun bat, ama Chantemessek erabilitako tartan oihal batez egindakoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.
· Erabat edo neurri batean analogoak diren enuntziatuak sailkapen-koadro batean integratzea. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 85. orr.
Triciokoa ez dago atzelari jotzaileekin jokatzera ohituta, eta Pascual, bestalde, laugarren koadroan punpa egiten duten pilota errazak bederatzigarren koadroan uztera ohituta dago. Berria - Kirola 2004-08-07
Azkenean, zortzigarren koadroan bote egin eta erreboteko paretan jarri zuen pilota. Berria - Kirola 2004-01-18
Sake on baten ostean, Peñak aukerako pilota utzi zion bigarren koadroan Xalari. Berria - Kirola 2006-04-18
Lau koadro t'erdiko kaiolan, hain zuzen. Berria - Kirola 2004-09-18
Tantoak aurreko koadroetan erabakitzen dira, 10. Berria - Kirola 2004-12-16
koadrotik tantoak egitea oso zaila da. Berria - Kirola 2004-12-16
Koadro horretan Lete ibili duk polimetroarekin eta, hor ez duk indarrik behinik behin. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 10. orr.
Autoko koadro digitalera egin nuen so: 99.08.05 01:32 17ø5ºC. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.
Aginte-koadro nagusia azaldu nion neskari gutxi gorabehera, xehetasunetan sartu gabe. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 128. orr.
Ronek zilarrezko botoitxo bat sakatu zuen aginte-koadroan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 62. orr.
Lorategia handia zen, bai, fruitu-arbolaz betea; Nunuk kendu egin zituen lore-koadro erromantikoak, buztin gorriz estalitako bidezidor bihurriak Luzerna edo gari koadro handiak eta baso hirukiak. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 43. orr.
Hantxe ageri ziren soropil koadro txiki bat, sarbidea, autoen estalpea, eskailera nagusia, leiho handi irtena eta sukaldeko leihoa, ni begira egona nintzena. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 24. orr.
Zaldika geratuz errepide erdian, bizikletaren koadroaren gainean, hankak lurrean. Berria - Kultura 2004-03-14
Arkadi lurrean eserita, gorputza bizikleta-koadroaren aurka, beso bakoitza gurpil banari lotuta, begirada irmoa, mitxeleta bat haren irribarrean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 266. orr.
Eligiori, orduak ziren San Giovanniko bere lagun taldeak alde egin ziola, anaia txikiek gidatzen zuten gurdian: bizikleta koadroan eraman beharra zen. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 29. orr.
Hau da, lau harri erabili beharko ditu: 125 edo 150 kiloko koadroa, 125 edo 150 kiloko zilindroa, 112,5 kiloko kuboa eta 100 kiloko bola. Berria - Kirola 2004-10-23
Koadroak erabaki dezake txapela, hein handi batean. Berria - Kirola 2004-10-23
Egungo 225eko koadroa ere harri motz hori baino errazago altxatzen da; pentsa! Berria - Kirola 2004-11-26
Handik zortzi egunera, berriz, 22 jasoaldi egin zituen kuboarekin, eta gero koadroarekin jardun zuen. Berria - Kirola 2004-01-30
Irigoienek 18 urte bete aurreko marka ezarri nahi du, esku batez 200eko koadroa jasota. Berria - Kirola 2004-02-24
Iparraldean, Frantziako Estatuko beste alde batzuetan eta Belgikan zebiltzan koadro askok, zenbait buruzagi historiko ezagun tartean, alde egin zuten erakundetik. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 12. orr.
Beste koadro historiko batzuek, erakundearen antolamendu militarraren zuzendaritzakoak izandakoek, [...]. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 12. orr.
Unibertsitatean prestatutako koadro berriak profesionalki ondo trebatuta irtetea. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 65. orr.
Xavier Etcheverry galkategi horretako kuadro ohiak lantegiaren parte erosteko proposamena egin du. Herria 2005-03-03
US Openeko gizonezko koadroa aurkeztu dute. Berria - Kirola 2004-08-27
Frontisek bere pilotari koadroa handitzen jarraitzen du. Berria - Kirola 2006-04-28
Koadro erremontistan osa daitekeen bikote onena, Ezkurra eta Lizaso Berria - Kirola 2004-10-07
Gaztelako erregearen bandera zeraman mastaren goian; oihal zuriak eta koadroak zituen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.
Poliki-poliki beren eskuetan haizea preso hartu zuten oihal koadroak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 18. orr.
Mila kilometro koadro inguruko eremu batean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.
Larruazalaren zentimetro koadro bakoitzeko ile kopurua bertsua dela gizakietan eta gainerako primateetan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.
Bina kaloria jasoko luke zentimetro koadro bakoitzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 152. orr.
Hamaika kiloko magnetofoiak, 315 kiloko harri koadroa baino handiagoko idazmakinak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 89. orr.
Harri handietako Euskadiko txapeldun ohiak eite zaharreko harri koadroa erabiliko du; 200 kiloko harri pottokoa, alegia. Berria - Kirola 2004-11-30
Eite zaharreko 200 kiloko Paskualsoro harri koadroa (53 x 34 x 34 Cm.). Berria - Kirola 2004-11-30
Urte bat, bost hilabete eta lau aste igaro dira Iñaxio Perurenak harri koadroarekin bi eskuez azken marka ezarri zuenetik. Berria - Kirola 2004-10-12
Gregen kasuan, lesio zabaldu horrek oso koadro kliniko korapilotsua sortua zuen, batzuetan tolespeturiko sintomak, edo are elkarren kontrakoak, eta sindromeak zituena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.
Depresio bat bera ere ez izateko zortea izan dut, baina banekien zer-nolakoa izan zitekeen gutxi gorabehera Sararena, hamaika gaixo depresiborekin tratatu behar izan baitut kontsultan, antzeko koadro klinikoekin. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 158. orr.
Erradak, zer neurri dik hire aberri horrek, zenbat metro koadro dizkik hire Euskadi bedeinkatu horrek? Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 169. orr.
Eraikuntzaren luze-zabala izugarria bada ere (10.000 metro koadro ditu erabilgarri), lau bat pisuko altuera doiak liburu erraldoi etzan baten itxura ematen dio. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.
Tabako Fabrikaren 30.000 metro koadroak hiru solairutan banatzen ditu proiektuak. Berria - Kultura 2006-01-13
Hogeita bost metro koadroko etxebizitza bat, behinola babes ofizialekoa izandakoa. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 66. orr.
1,2 metro koadroko nire idazmahaiaren gainean, paketetxo bat aurkitu nuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 260. orr.
Hamabost metro koadro inguruko gela bat zen, ohea eta freskatzeko konketa besterik ez zituena. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 74. orr.
1935eko erroldak Argentinak 1.100.000 metro koadro oihan zituela zioen. Berria - Gaiak 2004-05-01
60 litro metro koadroko bota zituen ordu betean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.
Azokaren 3.500 metro koadrotan 50 herrialdetako 670 enpresa elkartzen dira. Berria - Kultura 2004-06-03
"Guk metro koadroetan neurtu diagu eta," begi ñika Gastonek. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 141. orr.
hamar metro koadro (4); kilometro koadro (32); kilometro koadro ditu (4); koadro handi (9); koadro handiak (4); koadro zuri (4); metro koadro (140); metro koadro ditu (10); milioi kilometro koadro (5); milioi metro koadro (13); moneten koadro (4); pisuko koadro (4); renoirren koadro (5); renoirren koadro bat (4); zentimetro koadro (6)
ederra koadroa (5); guernica koadroa (4); harri koadroa (4); kiloko koadroa (9); koadroa ikusteko (4); koadroa ikustera (4); koadroa osatzeko (5); koadroa pintatu (4); metro koadroa (8); taumanen koadroa (8)
erakusketa bateko koadroak (6); koadroak erakusten (5); metro koadroak (13)
koadroari begira (13)
atzeko koadroetan (30); aurreko koadroetan (44)
kilometro koadroko (22); litro metro koadroko (6); metro koadroko (129); metro koadroko azalera (10); metro koadroko eremu (5); metro koadroko eremua (4); metro koadroko lur (4); metro koadroko saila (5); zazpi koadroko (7); zentimetro koadroko (5)
metro koadrotan (6)
laugarren koadrotik (4); metro koadrotik gora (4); seigarren koadrotik (6)
metro kuadroko (9)