Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
koadriga iz antzinako Erroman, lau zaldik tiraturiko orga, batez ere lasterketetan erabiltzen zena.
Zaldi lasterketak edo koadrigak onespen handia zuten. Berria - Kirola 2004-08-10
Koadrigan nenbilela. Berria - Kultura 2006-04-20
Sare telematikoaren bidez halaxe barreiatu da galaxia guztietan, eraso egin baino pixka bat lehenago beren koadriga amildegitik jausi eta hirurak hil zirela. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 61. orr.
Eta, behin hil eta gero, koadrigan sartu eta amildegitik behera bultzatu, harritzaren aurka hartutako zartakoek sorraraziko ubelduak, matxurak, koskak eta mailatuak poliziaren lana ezkuta zezaten. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 61. orr.