Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrek guztiak kurbak zuzentzeko, azalerak koadratzeko, eta solidoak kurbatzeko balio zuen; luzera bat, azalera bat, bolumen bat kalkulatzeko, alegia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 366. orr.
Arkimedesen espirala, parabolak, hiperbolak, zikloidea... bide luzea egina zuen kontu hark Hipokrates Kiosekoak lunulak koadratu zituenetik! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 366. orr.
Gero berrogeita hamar dolar sartuko zituen, eta diru-ateratze faltsuaren txartelak bere kutxaren balantzea ongi koadratuko zuen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 50. orr.
Badakik ontzien berri, badakik izkiriatzen, badakik kontuak koadratzen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 124. orr.
Eskudiruak koadratzen du, balantzeak koadratzen du, eta txartelek ere bai. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 51. orr.
Gure txartelak ere koadratu beharra zeukan, noski, eta hala berak ere han ezarriko zuen diru-ateratzea, baina idazpen faltsu bakoitzaren aldamenean lapitzez marratxo bat egiten zuen, ikusi nuen nik, eta horrek adieraziko zion balantze zuzenak zenbat behar zuen, aurrezleak galderaren bat egiten bazuen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 50. orr.
Sheila han zegoen nik harena kontatu nuenean, ezer adierazten ez zuen aurpegi soraioarekin, eta xentimoraino koadratzen zuen. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 36. orr.
Pasadizoaren balantzea koadratzeko orduan horra haserrealdiak, horra adrenalinaren gorakadak eta hara biraoak gora zerurantz. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 42. orr.
Berak ikasiak eta bizitakoak, han eta hemen bildutakoak, denak ondo koadratu dituenean, horren berri eman behar izaten du. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.
Han [baserrian] lana egutegiarekin koadratu beharra zegoen; barauak eta bijilia kontuek, kalekoa baino areago jotzen zuten baserritarra: okela, txerrikia eta lukainka jeneroa zen erabiltsuena han. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 147. orr.
Kontzilio osteko egutegi berritze [...] horretan, ekialdekoekin koadratzeko, [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 488. orr.
Zeinen erraz koadratzen dituzten batzuek, kanpotik zein barrutik, honako ekuazio hauek: euskaltzale berdin abertzale, euskara berdin Cosa Nostra. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 49. orr.
Pieza gehienek koadratzen ditek behingoz: suizidioaren fartsak, Monikaren izenean idazten jarraitzeko asmoak eta bizitoki aldaketak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 155. orr.
Argazkilari horien artea [...] une hori arin batean harrapatu, koadratzen jakin eta ziurtasunez kliskatzean datza. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 218. orr.
Koadratu aditza, margolaritzako eta argazkigintzako irudietan, angelu jakin batetik begiratua, eremu mugatuko irudi bat sortzeko prozesu mental eta material hori izendatzeko agertu ziren zinemagintzan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 146. orr.
Bularra, edota burua, koadratzen zuten lehen planoek gaitzespena eta arbuioa eragin zuten luzaro. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 134. orr.
Ertz hori irudi-objektuari hura koadratzeko, inguratzeko balio duen beste gauza baten bidez indartzen da; marko-objektua deituko diogu horri. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 137. orr.
Degas, koadratzean inor maisu izan bada egiaz maisu denak, [...]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 151. orr.
Lehen-lehenengo filmetan, kameratik filmatzen zen filmagaira bitarteko distantzia ia bera izaten zen beti, eta filmatzen ziren pertsonak koadratzean zutik ager zitezen egiten zen horrela. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 146. orr.
Orduan nik kaserna-hizkerako alerik gogorrenak bota nizkion muturrera, eta "Koadratu zaitez!" eta "Ezta pentsatu ere!" izan ziren entzun ziren gauzarik xuabeenak, eskua paparrean jarri zidan arte. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 23. orr.
Orduan gogoratu zitzaidan gizon hura nire aurrean koadratu behar zela, txanoa erantzi ere bai, eta haserrez irakiten jarri zitzaidan barrena aitaren zerbitzuko lekaio haren ozarkeriagatik. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 49. orr.
Haren forma koadratua. Lurrean kaxa koadratu bat zegoen, saltzaile baten erakusgaien maleta zirudiena. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 153. orr.
Panel koadratuetan, ez biribiletan. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,31
Ilea erortzen hasia zitzaion eta orain buru kuadratu ia-ia soila zuen, ile kizkur hori harrotuez inguratua. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 104. orr.
Patioko zeru-sabai koadratuan. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 130. orr.
Hortarako 71 kilometra kuadratu behar ziren eta hango campo gehienak espropriatu zituzten. Herria 2005-05-05
Emakumezkoek 45 metro koadradoko (10 x 4,5 m.) saila ebakiko dute eta gizonezkoek 100 metro koadradokoa (10 x 10 m.). herria?
Etxeberriak sei segundo gehiago behar izan zituen 100 metro kuadradoko saila ebakitzeko. herria?
Baditu 800 kilometro kuadradu. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 199. orr.
metro kuadradoko (3)