Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
klunitar izlag Frantziako Cluny beneditar monasterioari dagokiona edo harekin lotua.
Benediktar bizimodu monastikoaren hamargarren mendeko klunitar gaztetzea izan zen Mendebaldean ondoren izandako gizarte-erreforma guztien, erlijioso nahiz sekularren, arketipoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 219. orr.
Bizitza monastikoaren klunitar erreformak eliz sistema osoaren hildebrandotar erreforma ekarri zuen aita santuaren gidaritzapean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 219. orr.
Jatorri horretakoak ziren, era berean, Nafarroako monasterioak bete zituzten fraide klunitarrak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 26. orr.