Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dolly ardia atera zuten laborategi batean, beste ardi baten kide, beste ardi baten klona, beste ardi baten ispilu bizia. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 123. orr.
Ondoko urtean R. Yanagimachi agertu zen 31 arratoi klonatu zituela besapean, haietako zortzi bere aldetik klonen klonak izaki. Mikroorganismoetan, zera adierazten du klon izenak: erdibitzez -hots, ugalketa sexugabez- organismo bakar batetik datozen banakoen multzoa. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 88. orr.
Funtsean, klon bat da, hots, bilduma bat, hainbat motatako zelulena: gihar, nerbio, guruin eta abarretakoak; guztiak ere abiaburuko zelula batek berak -arrautza ernalduak- sortuak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 103. orr.
2003an hildako katu baten klona eskatu zuen Texasko emakume batek eta, horretarako, 50.000 dolar ordaindu zizkion Kaliforniako bioteknologia enpresa bati. Berria - Gaiak 2004-12-28
Lehen klon komertziala saldu zuen Ameriketako Estatu Batuetako enpresa batek abenduan. Berria - Gaiak 2004-12-28
Giza-klonak sortzea etikoa al da? Berria - Gaiak 2004-01-21
Stevie Wonderren klon batek We are the World ezaguna abestu zuen. Berria - Kultura 2004-11-21
Eta, baldin eta kopiak ez baziren perfektuak, Smith-en lanen klon peto-petoak, kartzelan amaituko zuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 55. orr.
Hemeretzigarren mendeko klona ideologikoak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 38. orr.
Klon pilo bat ere beharko dugu noski: besteak beste, Metxaren eta Mikel Antzaren klon mordoxka ederra. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 55. orr.
Gauza danak ordezkatu leitekezela bere klon bat erosita. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 32. orr.
Liburu klonak sortu aurretik, zera! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 280. orr.