Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

klixe (orobat klitxe g.er.) 1 iz irudi bat irarrita duen edo argazki irudi edo kideko bat duen xafla, kopiak egiteko erabiltzen dena.

Ondoren, klixeak kameraren barruan zelan ipini, luze jardun zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 77. orr.

Juan Mari horrek berak azaldu zigun multikopistaren sistema ere: klixeak ziren garrantzizkoenak, argizari antzeko gai batez estalitako orri batzuk, haien gainean, geruza hura kenduz, makinaz idazteko edo eskuz ere bai, puntzoi batekin; han idatzitakoa negatibo gisa geratuko zen grabatuta, eta hortik nahi adina kopia aterako genuen gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 123. orr.

Papera eta klixeak hartuta Juan Mariri eman genion dena; hark kopiak egin eta paper inprimatu guztiak guri itzuli zizkigun atzera, orriak elkartu eta grapaz josteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 124. orr.

2 gehiegitan erabiltzen den ideia edo esaldia.

Baina, aldi berean, beren figurak hain daude erabiliak eta gastatuak non dagoeneko klixe bihurturik dauden.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 8. orr.

Figura "gastatuek", klixe bihurtuek, eguneroko hizkuntzan sartzeko joera izaten dute, beren figura-balioa galdurik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 236. orr.

Klixe eta estereotipoetatik hurbilago dagoela haien kezka errealetatik baino.  Berria - Kultura   2006-05-02

Nekazariei buruzko klixea irauli nahi zuen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 147. orr.

Klixetik plagiora bide luzea dago.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 38. orr.

Izan ere, hamazazpi aldiz erabili izan dute klixe hori irudimen eskaseko idazle pattalek.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 163. orr.

Alde horretatik, nahi nuke horrelako klixe mugatuak hausteko balio izatea nire nobelak. berak baino lehenago bere amak ohi zuen bezalatsu, arraroa da hizketan klixeak besterik erabiliko ez duen eguna -klixeak edo egungo jakituriaren zabortegiak gainez egiteraino betetzen dituzten esaldi akitu eta bigarren eskuko ideia horiek oro.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 245. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus