Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iparralderantz zuzenduta zegoen suzko sastakaia: begi zelatari eta sarkorraren kliska. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 271. orr.
Bere begi bustien klisketan eta ahoaren dardara ttipietan ziurtasun baten zama dago. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 61. orr.
Von Neumannek edozein kalkulagailu elektroniko baino azkarrago kalkula zezakeen, edozer gara zezakeen kliska laburrena amaitzerako. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 193. orr.
Neskaren kliska, keinu eta imintzioak lagun, […]. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 168. orr.
Begirada bete kliska zuzendu zion Otxotorenak. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 168. orr.
Kliska batean lohiz mukuru zen xenda baten gora abiatzeko. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 76. orr.
Dantzazuloan oro zen argi-kliska. Hatz-kliska egin zuen alkateak, ez behin, bi aldiz baizik, eta Justinak begiak itxi. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 63. orr.
Ninak begi kliska batez bainugelako dutxaren azpian aterbetzera korrika egin zuen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 53. orr.
Aldaketak ez dira begi kliska batez ardiesten! Herria 2005-01-13
Printzesak, ohean etzanda lo zegoen printzesa zuriak, begi-zirkin egin zuela iruditu zitzaion Joanesi: begi-kliska, ustez, begi ireki eta ixte ikusezin bat ia. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.
Deus esan gabe barrez, begi kliska isekariak egiten zizkiola. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.
Batzuetan aski da begi kliska bat, keinu bat, oreka urriegia denean. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 128. orr.
Begi-kliska baten zain, ustekabeko loturaren baten aiduru. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 164. orr.
Amesgaizto bat behar zuen izan, inondik ere, behin atzarriz geroz begi-kliska batean aienatu behar zuena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.
Niri, berriz, begi klixkarik ere ez zidan opatu handik kanporatzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 196. orr.
Baina ez zuen ulertu, antza, lekukoen aulkira zihoala egin nion kliska. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 222. orr.
Begiez kliska eginez, luzaroan aztertu zuen marraztu berria zuen ikurra. Ilunpe more-anil zabal batean itsasargi batek kliska egiten zuen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 297. orr.
Kliska egin zien zuzendariak dena ongi zihoala adieraziz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 267. orr.
Bazter batean zizekan su-argia indargetzen hasi zen; gero kliska egin, eta azkenerako itzali egin zen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 54. orr.
Baditugu eguzki-orenak, harri gorrizko horma amaiezinezkoan kliska egin eta gero ezkutatzen direnak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 7. orr.
Sinkope transzendentala, kliska egiten duten formen jokoa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 148. orr.
Eztarria garbitu zuen, eta esmeralda-begi haiek klisk egin zutela iruditu zitzaion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 255. orr.
Begiak kliska eta kliska ari zen etengabe. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 75. orr.
So bakarraz kliska eta kliska ari ziren. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 63. orr.
Night-cluben argiak kliska-kliska ari dira, autobidearen ertzean. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 192. orr.
begi kliska (20); begi kliska bat (3); begi kliska batean (3); begi kliska batez (6); kliska bat (3); kliska egin (5); kliska egiten (5)