Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere kontakizunaren klimaxera iristen ari baitzen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 275. orr.
Oso erritmo egokian argitzen baititu narrazio honetan dauden klimaxak. Berria - Kultura 2004-05-08
Albisteak zuzeneko ekintza-telefilm bilakatu dira, beren klimax eta guzti. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 22. orr.
Ia beti, pianissimo hasten ginen, bestearen jokabidea aztertuz bezala; hurrena, hizketaren tonua gero eta gorago igotzen zen, errieta bizian amaitzeraino, klimax gorenean; azkenik, behera jaisten zen, xuxurlaka amaitu arte, bare-bare. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.
Halako klimax odoltsu baten bila abiatuko balitz bezala... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 100. orr.
Behin goraka joan bagara, gero beherakakoa hasten den puntta-mutturra edo kaxkoa litzateke klimax hori. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 437. orr.
Klimaxik gabeko melodia. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.
Telefono deien inflazioa iruditzen zait eragin dugula, eta crescendo horrek behar bezalako klimaxik ez duenez, hobe batzu-batzuk kentzea. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 173. orr.
Joatea, hustea, klimaxera iristea edo orgasmoa izatea, horrela deitzen zaio bizidunen (ez giza primateena bakarrik) esperientzia bizi eta atseginenetako bati. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 183. orr.
Ez zen delako tristitia post coitum hori, sasijakintsu batzuek, klimaxaren ondorengo lehen momentu horietan eraso egiten zuen abaildura sentsazio bitxi hori esplikatu nahian aritzen zirenean aipatzen zutena. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 232. orr.
Akzioa klimax unean datorkigu batik bat. Berria - Kultura 2004-12-30
· Ondorengoa ere jakina zen, eta anti-klimax hura areagotu besterik ez zuen egin. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.