Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barruranzko une bat gertatzen da klik deituriko kontsonanteetan ere. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.
Esaterako, ezetz esateko egiten diren hots batzuk klikak izaten dira, eta, halaber, zerbaitekiko etsipena edo ezina adierazten duena eta haurrei debekua edo kontuz ibili beharra adierazten diena. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.
Muxu zaratatsuak ere klikak izaten dira eta, ongi erreparatuz gero, hotsok egitean barruranzko tira egitea nabaritu daiteke. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.
Klikak egiteko ere hersketa bi egiten dira, baina, kasu honetan, mihiaren bidez egiten dira biak (klik ezpainkariaren kasuan ez beste). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.
Badira Afrikako hizkuntza batzuetan klik albokariak edo galesez igurzkari albokariak ere. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 38. orr.