Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

klera 1 iz igeltsu edo buztinzurizko barratxoa, arbelean-eta idazteko erabiltzen dena. ik klarion.

Argazkian 334 zenbakia kleraz idatzi zuten taula bati eusten ageri zen aita.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 53. orr.

Kleraz gurutzearen ikurra eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 748. orr.

Arbel ezabatu berri batean geratu ohi den klera-orban formarik gabea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.

Oihal zatien ertzak klera mehe batez trazatzen, zati bakoitza mozten.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.

Arrautza saskiek klera zuritasuna zabaltzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.

Sasoi hartan paper gaineko klera eta pastela teknikak erabili zituen.  Berria - Kultura   2004-12-12

Bertolt Brechten Kaukasoar klerazko biribila eman beharra zuen aurtengo urrian Chimeres antzerki taldeak.  Berria - Kultura   2004-08-29

2 buztinzuria.

Etxeari argizari, erretxin eta klera usaina zerion zoko guztietatik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 124. orr.

Zubiaren karelean eseri nintzen, aurreko gauean klera buztinez arretaz zuritu nituen belakizko oinetakoei onespenez begira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 31. orr.

3 (erkaketetan)

Hiru solairuko etxe handia zen, harrizkoa, klera bezain zuria.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 208. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kaukasiar klerazko borobila (3); kaukasoar klerazko biribila (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus