Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

klausula 1 iz hitzarmen, agiri edo antzeko idatzietan, xedapen berezia.

Gure definizioari beste klausula bat gehitu behar diogu, nonbait: irudi errealista informazio egoki gehien bideratzen duena da, aise eskura daitekeen informazio gehien duena, alegia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 196. orr.

Zuk, Endre, erantsi iezaiozu klausula zorrotz bat, legezko balioa izango duena, Nunuk beharrezkoa duen apurra ez dadin Lajosen eskuetan galdu.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 137. orr.

1223ko Erregelak kendu egiten du klausula hori ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 781. orr.

Feudo horien pribilegioak jasotzen zituzten klausulak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 331. orr.

Gure artean ezarritako klausulak, alargun irautekoak, zuzenbide zaharraren kontra doaz. Bigarren mailako klausula gehigarriak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 114. orr.

Zientzia berezietan, biologian esaterako, lege ez-zurrunak (ceteris paribus klausulak dituztenak) erabiltzen dira fenomenoak azaldu eta aurreikusteko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 194. orr.

Berrikusteko klausula bat jasotzen du itunak.  Berria - Ekonomia   2006-01-27

Siriako Gobernuak PAN onartzea erabaki du, baita Israel onartzea eta harekin elkarrizketatzea zein bakea sinatzea debekatzen duen klausula Konbentzio Nazionaletik ezabatzea ere.  Berria - Mundua   2004-06-16

Klausula horietako asko ez daude «argi eta garbi» idatziak.  Berria - Ekonomia   2006-04-28

Salbuespenezko baldintzen klausulak.  Berria - Ekonomia   2004-09-04

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Honela zehazten du oinordetzaren notario-klausula batek: "Hildakoak ez ditu gaurdainokoan bere azken borondateak zehaztu".  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 23. orr.

Esklusio klausula, Erresuma Batuak Ituna sinatu zuenean lortu zuenaren antzekoa, Ekonomia eta Diru Batasunean eta defentsa gaiei buruz nahi izanez gero kanpoan gelditzeko aukera, alegia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 192. orr.

Berrikuspen klausulak eta hobari sozialak aztertu.  Berria - Ekonomia   2004-12-30

Hegaleko argentinarrak Baskoniarekin duen kontratua 2006. urtean amaitzen da, eta bere irtete klausula urtero aldatzen da.  Berria - Kirola   2004-07-14

Joseba Beloki libre dago, Saunier Duval taldeari etete-klausula ordaindu ostean.  Berria - Kirola   2004-11-23

18 milioi euroko etete klausula du, ordea, uruguaiarrak, eta fitxaketa merkatzeko Sergio Garcia etor daiteke Iruñera. herria¬

Hegoaldeko herrialdeek biziki kritikatu dituzte gizarte- eta ekologia-klausula horiek, benetako izena aitortzen ausartzen ez den neoprotekzionismo bat ikusten baitute haietan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus