Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ohitu arte klaustrofobia ematen dit autoak. Klaustrofobia ematen zion Pasaiak, N-1 errepide zaratatsu hark. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 49. orr.
Talgoak klaustrofobia eragiten dit, batez ere bidaiaren azken orduan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 98. orr.
Animalien garraioa egoera beldurgarrietan egiten da, klaustrofobia sortzeko moduko iluntasunean. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 64. orr.
Bat-bateko klaustrofobiak jota, kanpo giro goibeldura behartu nuen neure gogo higatua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.
Grisu-leherketa bat eta hildakoak, silikosia, zulo barruko ilunpea eta klaustrofobia… Egia esan, inoiz ez naiz klaustrofobia atake batetik hain hurbil sentitu. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 75. orr.