Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
klaskarazi, klaskaraz, klaskarazten du ad klaskatzera behartu.
Oihu basatiak barreiatuz eta ateak klaskaraziz Wernerren bulegotik kanporatu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 104. orr.
Aztalak zoladuran klaskaraziz, atea berdin, nihaur utzi ninduen, irri ahalkor zozoa ezpainetan dilindan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 184. orr.
Hazel Morse emakume ilehori bikaina zen, gizaseme askori mihia klaskarazten dioten horietakoa, eta "horail" hitza esanez bat burua maltzurki astinarazten. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.