Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Klasikotasuna eta edertasuna bat eginak zeuden Gabriellengan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 111. orr.
Klasikotasunaren dotoreziaz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 246. orr.
Barrokismoa eta klasikotasuna, biak batera egozten zaizkio Borgesi. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 14. orr.
Klasikoen -beraren klasikoen- nostalgiatzat ulertu behar dela uste dut Borgesen klasikotasuna. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.
Denboraz gaindi den orori lotzen zaion herdoila bera baino gaitz asekaitzagoa da tribializazioa: desitxuraketaren gailur demokratikoaz berdintzen ditu arrunkeria eta klasikotasuna, moda eta artea. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.
Klasikotasunaren ereduak eta arauak. Berria - Kultura 2004-08-17