Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arasa bat daukat musuz betea, lepo, denak txukun-txukun klasifikatuak: kolorez, zaporez, tamainaz, egituraz, estiloz, sakoneraz, iraupenez, orekaz, doinuz, eta abar. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 90. orr.
1,8 miloi espezie inguru deskribatu eta klasifikatu badira ere, [...]. Berria - Gaiak 2006-04-16
Dena sailkatzeko zuen behar obsesiboak begiradak berak ere klasifikatzera eraman zuen Cesar Telleria. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 27. orr.
1806an, Beaufort almiranta izan zen, berriz, haizeen indarrak eta haize-boladak klasifikatzeari ekin ziona. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 446. orr.
Klasifikatuak izateko beldur. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 207. orr.
Baina hantxe zegoen, SSA-7.894 signaturarekin klasifikatua, orri horiztatuez osatutako koaderno txiki bat. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 173. orr.
Bono prest dago klasifikatu gabeko informazioa Kongresuan azaltzeko. Berria - Euskal Herria 2006-03-09