Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nazionalitate, kasta eta klase orotako indiar guztiei. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.
Klase bateko kideek bakarrik, eta ez guztietakoek, atera zuten onura egoera hartatik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.
Merkatarien klasearen eta nazioarteko merkataritzaren existentziari dagokionez, badira bien lekukotasunak Antzinaroko Mesopotamian, Lurra gizarte-klase berri batek lantzen du, jopuen klaseak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.
Ekialdeko Mediterraneotik Italiara ekarritako esklabo-saldoetatik "libertoen" klase bat sortu zen, ikaragarri ahaltsu bihurtu zena. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 424. orr.
Diru apur bat irabazteko ez zuten goiko klaseetako jauntxoen beharra. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 66. orr.
Erdiko klasearen «miseria indizea» aurkeztuko du astelehenean John Kerryk. Berria - Ekonomia 2004-04-13
Klase batzuk esplotatzaileak direla eta beste batzuk, berriz, esplotatuak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 101. orr.
Ahaztu klaseen arteko gerra hori. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 141. orr.
ik klasearteko.
Gizarte honetan klase sozialak daudela. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 101. orr.
Klase menperatzailearen kontraesanak. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 33. orr.
Merkataritzako eta finantzetako jarduerak ez zeuden ondo ikusiak, klase nagusientzat ez baitziren duinak. "Mendebalde modernoko" zibilizazioa "klase ertainaren" zibilizazioa da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.
Klase ertaineko administratzaile profesionalen anaidi berria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.
Hiriko klase goi-ertainetako kumeen habiaren ohiko kokalekua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.
Herri honetako klase politikoa eta mediatikoa ez daudela benetan bake prozesua egiteko prest. Berria - Euskal Herria 2004-10-31
Austriako klase zuzendariek harrokeriaz bizi dute dekadentzia hori. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 169. orr.
Aspaldi desagerturiko "aberats astitsuen" klase pribilegiatuak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 397. orr.
Ez klase txiroak bakarrik, baita klase altuak eta baita poliziak berak ere. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 106. orr.
Gaur egun, «klase kontsumitzailea» 1.700 milioi lagunek osatzen dute. Berria - Gaiak 2004-01-10
Gero eta klase sendoagoa eta bere buruarekin sinetsiagoa. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.
Nazionalitate-aldaketa horietatik erlijio- eta klase-aldaketak aztertzera igarotzen garenean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 326. orr.
Klase-zatiketa ezabatuz klase-gatazkatik libratzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 389. orr.
Karl Marxen filosofia apokaliptikoak klase-gerrari, proletalgoaren diktaduraren ondoren, gizarte-ordena berriak jarraituko diola aldarrikatzen du. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 436. orr.
Klase borrokaren eta lehia biologikoaren arteko analogian. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 75. orr.
Horiek kalumniak dituk, klase-gorroto baten barne-adierazpen zikinak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 352. orr.
Kooperatiba hauetan klase diferentziarik ez dagoela esaten dute. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.
Klase-kontzientzia duen eta K.o. 1952an [...] azkar disolbatzen ari zen Ingalaterra modernoan, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 326. orr.
Klase-ikuspegi batekin. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.
Interes ekonomiko, politiko, erlijiosoetan edo klase interesetan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 172. orr.
Betidanik, klase-esnobismo batengatik beharbada, estimatu zuen Yvanek junk fooda Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 113. orr.
Lurra gizarte-klase berri batek lantzen du, jopuen klaseak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.
Beste gizarte-klasea, noblezia guztiz guduzalea da. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 23. orr.
Emakume lesbianak gizarte klase guztietan daude, milaka dira, eta ideologia guztietakoak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 57. orr.
Cornwallisek... gobernari-klase berria sortu zuen, indiar guztiak gobernu-postu gorenetatik baztertzean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 191. orr.
Laborari-masa bat agintari-klase pribilegiatu txiki bati eusten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 91. orr.
Altzariak, agintari klase berriaren gustura, klasikoak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 83. orr.
Bourgeoisie eta langile-klasearen arteko desberdintasun ekonomikoa ezabatzeko mehatxua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 327. orr.
Patu hori zen hirietako langile-klase industrial berriaren jaiotza-marka. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 384. orr.
Enpresaburu-klase nazional bat sustatuz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 56. orr.
Nekrofiloak eta klase horretako jendaila? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.
Lajos, aldiz, klase guztietako arriskuen artean galdu zen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 39. orr.
Klase guztietako asmo, pentsamendu eta nahiak leporatzen dizkiete atxilotuei. Berria - Euskal Herria 2004-12-29
· Konturatzen baitzen nolako klasea nintzen ni, iniziatibarik hartzen ez duten horietakoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 158. orr.
Giulia ez zen sekretuak gorputza pozoitzeraino barruan gorderik edukitzen dituztenen klasea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 167. orr.
Ze garagardo klase nahi duzu? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 175. orr.
Bulegariarentzat berdailu edo naturaleza besterik ez dena, nekazariarentzat aleunka belar eta landare klase konkretu dira. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 106. orr.
Zaldiak gose bakarra dizu, gizakiak ordea gose klase asegaitz asko. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 116. orr.
Fedea biolentzia da, edozein fede klase: erlijiosoa, politikoa, ekonomikoa, artistikoa, kirolekikoa... Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 182. orr.
Beste kultura batzuk eta beste bizimodu klase batzuk ezagutzeko aukera. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 279. orr.
Baina zelula ama klase asko daude. Berria - Gaiak 2006-03-07
Zer logika klase du hatsaren laburra eta heriotzaren luzea lotzeak? Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 13. orr.
Beste hamaika gaitz eta zauri klase sendatzeko ere ikusia nago askotan piza erabiltzen. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 70. orr.
Baita piza klase desberdinak ere: astoarena, gizakiarena, behiarena, amona zaharrena, neskagazteena, haur jaio berriena. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 70. orr.
Bihurrikeria klase guztiak egiten. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 24. orr.
Jende klase hori indartu egiten da borrokarekin. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 37. orr.
Esan zidan bazekiela zer neska-klase gustatzen zitzaizkidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 230. orr.
Txoro klase horretakoak lasaiak izaten dituk arruntean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 248. orr.
Maite dugu mina, hala dirudi, baina ez nonbait edozein min klase: ardo min edo minduarena ez; piper minarena bai. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.
Zer amets-klase da hori? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 104. orr.
Zer zoroetxe klase da hau? Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 208. orr.
Lehenbizi jakin nahi diat zer kaka-zahar klase den hau. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.
Ze gau ero klase da hau, pentsatu nuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 115. orr.
Bidaia gauez egin behar bazuen ere, hirugarren klasean joatea nekagarriegi izango zela iruditu zitzaion Andresi, eta lehen klaseko txartela hartu zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 191. orr.
Eskumakilari dagokionez, bestetik, gizarte-mailaren ezaugarri zen garai hartan, gaur egun trenean lehen klasean bidaiatzea bezala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.
Hegazkinaren modelo tipoa 555 bidaiarentzakoa da, hiru klasetan banatuta (22 lehen klasean, 96 business-ean eta 437 turista klasean). Berria - Harian 2005-01-19
Entierroa nahi dut egitea niri bigarren klasean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 223. orr.
Gau eskolan klaseak emaiten ditut. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 31. orr.
Klase orduan begiak zabalik, belarriak arretaz tente, ahoa josita egon behar genuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 130. orr.
Badakit klase asko huts egin ditudala, baina antzezlanak jaten dit denbora guztia. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 39. orr.
Kandido Mierrek institutuan ematen dituen klase berezietako batean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.
Geografia klase haietako batean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 176. orr.
Lehenengo orduan geneukan matematikako klasea. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 28. orr.
Urte batzuk lehenago euskarazko klase batzuk eman zizkiguten. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 81. orr.
Genevièvek [...] hotelean antolatutako frantseseko klase partikularretara. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.
Klase partikularretan ingelesa ikasten hasi nintzelako. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 66. orr.
Miarritzeko Sainte Marie eskolan, Orzaizen eta Hendaiako Sainte Germaine deituan ditugu klase berriak lehen mailan. Herria 2002-09-19
Milango lizeo batek klase aparte batean bildu nahi ditu bertako ikasle islamdarrak datorren urtean. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 64. orr.
Klasea amaitu orduko, klase guztiak zekien albistea, frontoi bazterrean borroka genuela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 269. orr.
Barkamena eskatu zion ikasle hari klase guztiaren aurrean. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 140. orr.
Klase guztiak inbidia zidan. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 60. orr.
Bederatzi klase ideki dira lehen mailan eta bost kolegio/lizeoetan. Herria 2002-09-19
Miarritzeko Sainte Marie eskolan, Orzaizen eta Hendaiako Sainte Germaine deituan ditugu klase berriak lehen mailan. Herria 2002-09-19
Egun batez fotografoa heldu zen, urtero bezala klasearen erretratua atera behar zuelako. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 338. orr.
Untel andereñoaren klasean dago. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 51. orr.
Hirugarreneko klasean zuen bere erakasle lana. Herria 2001-09-13
Klasearen atzealdean utziak genituen maleta beteak jaso eta, [...]. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 130. orr.
Joera horren bidean zenbait filosofok esan zuten espezieek eta, oro har, maila goreneko taxoiek ez dituztela klaseak adierazten, indibiduoak baizik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.
Lehenengo klaseari kategoria matematikoena deituko nioke, bigarrenari, dinamikoena. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 65. orr.
Espeziea ez da ulertu behar hemen klase baten zedarritze abstraktutzat, baizik eta beren esentziaren indarrez propietate komun batean partaide diren banakoen multzotzat. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 17. orr.
Hortaz, eleberrien klasea eta Wittgensteinen jokoen klasea mota berekoak dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 236. orr.
Luziak klasea zuen, berezko duintasun bat, edertasunaz gain. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 73. orr.
Dotorea, gero; klase handikoa. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 79. orr.
Bhutsa da, jatorri eskasa adierazten du, eta heziketa-falta, eta klase-falta, eta kultura-falta, eta sofistikazio-falta. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 110. orr.
Gelatxoren fandangoak eta arin-arinak, aparteko grazia zuten, ez ziren konplikatuak, baina klasea zeukaten. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 61. orr.
Arrisku handian jarriko lituzke goi-klaseak. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 47. orr.
Goi-klaseetan Nahigabea Eragozteko Elkartearen aldeko karitatezko sermoi gisa. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 81. orr.
Hierarkia hori puskatu nahi duenarekin, ordea, ez dute goi klasekoek erruki handirik izaten. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 59. orr.
Goi-klaseetako konbertituak irabaziz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 82. orr.
· Auzo berri samar batean ginen, familiabakarrekoen moda etorri arte hiriko klase goi-ertainetako kumeen habiaren ohiko kokalekua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.
agintari klase (3); altxor klase (3); arrain klase (3); belar klase (7); birus klase (3); botika klase (4); euskal herriko klase (7); euskara klase (4); gaitz klase (3); gizarte klase (9); gizon klase (7); gobernari klase (3); haize klase (6); jende klase (12); jende klase hori (3); klase arteko (4); klase asko (10); klase askotako (7); klase berri (6); klase berriaren (3); klase borroka (13); klase borrokak (4); klase borrokan (4); klase borrokaren (7); klase borrokaz (3); klase edo nazio (3); klase egin (4); klase elebidun (3); klase elebidunen (3); klase ertain (19); klase ertaina (16); klase ertainak (6); klase ertainaren (24); klase ertainari (3); klase ertaineko (27); klase ertainen (3); klase gatazka (4); klase gatazkaren (3); klase handiko (3); klase ikuspegitik (3); klase jakin batek (4); klase kontzientzia (3); klase mediako (6); klase natural (3); klase natural bat (3); klase partikularrak (5); klase politiko (4); klase politikoa (13); klase politikoak (11); klase politikoan (3); klase politikoaren (11); klase politikoari (4); klase politikoko (3); klase sindikatu (4); klase sozial (10); klase sozialen (8); klase sozialen arteko (3); klase sozialik (3); lan klase (4); landare klase (5); langile klase (5); mendebaldeko klase (14); mendebaldeko klase ertainaren (9); min klase (3); pertsona klase (5); plazer klase (3); txori klase (3); ze pajaro klase (6); zer gizon klase (3)
frantseseko klasea (3); gizarte klasea (4); klasea amaitu (3); klasea ematen (3); klasea hasi (4)
euskarazko klaseak (11); euskarazko klaseak ematen (3); frantseseko klaseak (5); ingeleseko klaseak (4); klaseak amaitu (4); klaseak eman (6); klaseak ematea (5); klaseak emateko (5); klaseak ematen (21); klaseak ematen ditu (3); klaseak hartzen (4); klaseak jasotzen (3); langile klaseak (8)
bigarren klasean (3); klasean nengoela (3); latineko klasean (3); lehen klasean (8); lehenengo klasean (3); turista klasean (3)
langile klasearen (15)
langile klaseari (3)
gizarte klaseen (4); klaseen arteko (19); klaseen arteko borrokaren (4)
klaseetara joan (4); klaseetara joaten (4)
bigarren klaseko (4); hirugarren klaseko (9); klaseko lagun (3); klaseko munduko (4); klaseko txartela (3); lehen klaseko (6)
lehen klasekoa (4)
klasera itzuli (3); klasera itzultzeko (3); klasera joateari (3); klasera joaten (3); klasera sartu (3)
klaserik gabeko (3)
klasetik landa (3)