Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
klartasun (orobat klarutasun) iz argia denaren nolakotasuna.
Goizalbako klartasunak kalezuloa argitzen zuen eta eguzki izpi batek bazarreko eta bizartegiko hormen gainaldea jotzen zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 360. orr.
Haren azpian, begitarte zuri-gorrixka, ilargiaren klartasunaren gisara, dirdaika. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 123. orr.
Hamida begira geratu zitzaion kontralehio itxien arteketatik iragazten zen kafe etxeko klartasunari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 255. orr.
Zeru argitsuaren azpiko haurrak, klarutasun atikarreko izpirituak. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 230. orr.