Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
klarisa izond/iz klaratarra.
Bere erregelaren arabera bizi nahi zuten moja klarisen komentuak zabaltzen zihoazen ordurako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 325. orr.
Bi serora klarisa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 136. orr.
Durangon eliza eta klarisen komentua eta Bilboko Iralabarrin frantziskotarron parrokia. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 238. orr.