Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
klar izond argia.
Zerua urdin klar batean oraino, baina eguna han hara joaki eta "To, banihak" egiten dut. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 150. orr.
2 (adizlagun gisa)
Horra argi eta klar burutua zazpi mila urteko bidea, otu zitzaion Gabini. Iruñen sartzean, eskuinetik, bazen etxe apal bat, "Arbitrios" deitzen zutena eta izena aski klar ageri zen urrunetik... «Kuskue tanden», 2004 - 179. orr.
Hortako behar dugu gogoa xuxen eta klar atxiki ikusteko nun herrak kausi dezaken bere iturria, biziki aise baititake alabainan terrorismo bilaka. Herria 2001-09-27
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
argi eta klar (3); klar eta garbi (3)