Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Isilpeko kontua zen beti, klandestinoa. Lucaniako konfinamendura bidali zuten (1935-1936) "Justizia eta Askatasuna" talde klandestinoetan parte hartzeagatik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 283. orr.
Leone egunkari klandestino baten buru zen eta etxetik kanpo egoten zen beti. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 209. orr.
Joseba, Agustin eta hirurok borroka klandestinoan genbiltzan garaiko gertaera bat azaltzen da bertan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 395. orr.
Ez zutela etsi Angelok zeukan irrati klandestinoa aurkitu eta zirtzildu zuten arte. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 259. orr.
Berriz libre gelditu zenean, Milanen mugimendu antifaxista klandestinoa antolatu zutenetako bat izan zen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 281. orr.
Fusilamendu klandestino haiek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 24. orr.
Apustu klandestinoen hedapena. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 199. orr.
Askotariko tresna eta trastez betetako zabortegi klandestinoa. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 22. orr.
Asanbladak klandestino izatetik erdi-klandestino izatera pasatu ziren. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 187. orr.
Literaturak Venezian kokatu dituen istorio erotikoek, inauteriek eta inauterietako mozorroek, kale estuetako enkontru klandestinoek... Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 76. orr.
Sekretuak gordean du xarma, eta maitasun klandestinoek ere halaxe. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 27. orr.
Bitartean, euskara nekez eta ia modu klandestinoan hasi zen tokia hartzen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 180. orr.
erakunde klandestino (7); erdi klandestino (6)
aldizkari klandestinoa (3); ia klandestinoa (4); immigrazio klandestinoa (4)