Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

klabe1 1 iz giltza; ikurrezko giltza.

Nortasun agiria, helbidea, kontu korrontea, lantegiko telefonoa, posta elektronikoko klabea...  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 122. orr.

Azken zuzenketak egin, ohiko klabea idatzi eta behar baino indar handiagoaz zanpatu nuen itzulera-tekla.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Elkarri boxeolari plantak egitea bezala, zeharka mintzatzeko molde hori ere gutarteko klabea zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.

Irakurketa-klabe berrien eraginez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 110. orr.

2 kodea.

Etxeko garajean sartzeko klabea.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 87. orr.

Klabeok deskodetzea lortzen duenari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 180. orr.

Atariaren klabe zenbakia 4723.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 122. orr.

Ezkutuko klabe hori deszifratu ezean, egilearen mezua galdu egiten da.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 116. orr.

klabea markatu, eta saldoa eskatu nuen..  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 94. orr.

Euskaltzale batek esaten zidan bere andrea ere, ikastolako andereño, halako klabe ezezagun batean hasi dela hizketan orain, "ikastolako hizkeran".  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 79. orr.

3 giltzarria.

Gure gazte garaiak pilula bizi izan du eta hori klabea izan da emakumeak, lehenengoz, bere gorputza eta amatasuna kontrolatzeko aukera izan duelako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 202. orr.

Konkista hori klabea izan da emakumeen autonomian.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 202. orr.

Don Quixote Espainiako historiaren intepretaziorako klabe bihurtu da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 148. orr.

Bi klabetan idatzi ditu 56 poemak: materialtasunetik eta nitasun indibidualetik.  Berria - Kultura   2004-10-09

4 (izenondo gisa) giltzarrizkoa.

Korrelatibo objektiboa duk haren kontzeptu klabea, eta hik hire gogoetan ez duk aipatu ere egiten     «Kuskue tanden», 2004 - 34. orr.

5 (-n atzikia daraman izenondo batekin) aipatzen dena oinarri harturik.

Kafka klabe umoretsuan irakurtzeko aukeraz ere mintzatu dira hainbat autore, Kundera azkenetakoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 60. orr.

Hautu hori, soil soilik klabe politikoen arabera epaitzeko joera dugu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 36. orr.

Poema klabe horretan irakurri behar delakoan nago ni.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 128. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Operazioari Eguzki Beltza klabe-izena jarri zioten. Klabe-hitzak: bermea, kolesterol, farmazian salgai, bifidus, aminoazido, bio-, omega3, antioxidatzaile, kontrol zorrotzak, nutrizioa, etc.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klabe hitzak (6); klabe politikoan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus