Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hastapenean lagunek kitzikatzen zuten, deportazioko bizipenetaz mintzarazi beharrez. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 103. orr.
-Euskaldunok oso maitea dugu mister Haydn -gaineratu du Etxeberryk, ardoak kitzikaturik, adore berriturik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 165. orr.
Hasieran folio zuriak eszitatu egiten ninduen, kitzikatu egiten zuen nire irudimena. Pako Aristi «Note book», 2005 - 6. orr.
Halako galdera goratsuek kitzikatuta, koaderno beltza [...] atera behar izan dut egoera laburbiltzeko: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 142. orr.
Pozik entzun zuen marinelaren historia da Ruak, eta, pozaldi hark lagundurik eta kitzikaturik, txirula joka hasi zen: haize txikia itsas haize handiarekin lehian. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 64. orr.
Nik hilko ditut guztiak -esan zion Mikelek Pilarren ahizpa bikiari, benetan kitzikaturik, beronengandik azken gertakarien berri jaso zuenean. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 79. orr.
Kezka batek kitzikatzen ninduen ere: giltza galduaren istorioa ez ote zenetz aitzakia bat? Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 147. orr.
Jakin-minak kitzikatuta. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 167. orr.
Larunbatetako alkoholak kitzikaturik, erraz zakartzen ziren. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 215. orr.
Ez zen gerrazalea, baina, kitzikatzen bazuten, bortizki ihardokitzen zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.
Baina zeramikak ez nau kitzikatzen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 144. orr.
Efektu hauek argi erakusten dute zelula batzuek, aldi batez kitzikatu baldin badira, kitzikadura hori bukatu eta aldi batez funtzionatzen jarraitzen dutela oraindik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.
Hartzaileak estimulua hartu duenetik kortexa kitzikatzen den arte 50-150 segundo milaren igarotzen dira gutxienez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 32. orr.
Argi gorriak batez ere konoak kitzikatzen dituenez, makilak ilunetara egokituta geratuko dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.
Hartzaile multzo bat zelula bati metaketazko konexioz lotuta baldin badago, zenbat eta hartzaileak kitzikatuago orduan eta kitzikatuagoa izango da zelula ere. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.
Usaimena, hala kitzikatua, dastamenaren osagarri gertatzen zaigu jakiei zaporea hartzerakoan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 136. orr.
Argiak nekez kitzikatuko du sudur barruko kolorezko gunea, baina erreakzio kimikoetatik edo auzoko molekuletatik datorren energia xurgatzeak antzeko efektua sor dezake. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.
Erotizatzen eta kitzikatzen gaituzten gorputzen irudiak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 164. orr.
Elkar ukitzeak kitzikatu egiten gaitu, eta plazera, maitasuna, samurtasuna eta segurtasuna ematen digu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 179. orr.
Gure larruazal guztian daude sentimen errezeptoreak-plazeraren mezulariak-, eta horiek kitzikatu, sutu eta zoratu egiten gaituzte, baina klitorian eta zakilean askoz gehiago eta askotarikoagoak ditugu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 228. orr.
Hain kitzikatua nengoen, ezin izan nion eutsi, orgasmoa ezustean etorri zitzaidan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 17. orr.
Horrek guztiak kitzikatu egiten ditu, eta emeak gertu dagoenean bakarrik onartzen du sartzea; arrak lehenago sartu nahi izan arren, emeak ez dio utziko. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 125. orr.
Jolas sexualak komunikaziorako bidea zabaltzen du; desioa areagotzen du, sutan jartzen gaitu, kitzikatu egiten gaitu, eta, ondorioz, zenbait aldaketa fisiologiko gertatzen dira. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 125. orr.
Masturbazioak desioa asetzen du, kitzikatu eta lasaitu egiten gaitu, eta beste norabait eramaten. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 35. orr.
Elkar musukatu, besarkatu, kitzikatu, orgasmoa lortu, eta jantzi, elkarri begiratu, eskertu bien arteko konplizitatea, barre txiki bat egin, elkarri musu eman eta despeditu egiten dira. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 262. orr.