Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nork bere barruko zaurien ukendua nahi luke aurkitu, nork bere baitako mendekuen kitapena lortu. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 12. orr.
Zorrak besterik gabe kitatzea ere ez da oso irtenbide aproposa, horren ondorioz inoiz ere beste mailegurik jasotzeko eskua ere kitapen horrekin galduko balitz. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 301. orr.
Lehenbailehen saldu ezean, Justizia Administrazioak enpresaren kitapena agindu eta guztiak kale gorrian geratzeko beldur dira. Berria - Ekonomia 2006-02-26
Kitapen garestiegia izan zen hura, krudela eta mingarria. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 96. orr.
Liburu hau idazteko, maila arinago edo sakonagoan iturri, etorri, idazkera eredu edota ideia harrobi gisan erabili ditudan pertsonekiko zorren kitapena egin nahi dut, eskerrak agertuz, zeini eta hauei: [...]. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 7. orr.
Gurutzeak egin zituen bere itaunketa guztien gainean, eta bere atzemate-kitapenen gainean bezalako marka ezarri. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 149. orr.