Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kiskun-kaskun kondatu nion zer ikaragarrikeria gertatu zitzaigun. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 41. orr.
Lanean ari ziren, frantsesez hitz egin behar zutela kiskun-kaskun. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 71. orr.
Horra nun frantses administrazioak erabaki duen, ingles horien errextasunaren gatik eta nahiz gehienek frantsesa mintzo duten kiskun-kaskun bederen, lekuka enplegatu batzu izanen direla inglesez ariko zaizkiotenak, argitasun guziak gisa hortan emanez. Herria 2005-03-17
Bai, 9 hizkuntza badakizkit, eta kiskun kaskun mintzatzen ditut. Herria 2003-12-25
Gure arteko kiskun-kaskunean galdegiten dit: "tu, pastor" nik, baietz. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 45. orr.