Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dago sarrailarik edo kisketarik, soilik alanbre txibista bat iltze batean katigatzeko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 173. orr.
Baita hango komun-gelaska baten ate kisketaz itxiaren atzean ezkutatu ere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.
Gozotasunik ez zuen irribarre saiakera haietako bat egin eta kanpoko ateko kisketa bikoitza itxi zuen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.
Zurrumurru bat entzuten da; kisketaren hotsa ondoren; ateari bultza egin eta ireki egiten du. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 228. orr.
Balkoiko atea zabalik dago, eta, lurraren erdi-erdian, krisketaren muturra lotzeko txulotxo bat dago. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 47. orr.
Ate horren krisketa mendearen amaieran hasi zen krak egiten. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 88. orr.
Krisketatik zetorren giltzaren zigizaga hotsak ikaraz jarri ninduen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 182. orr.
Leihoko krisketera iritsi baino lehenago, baina, mutila emeki-emeki higitu eta balkoiaren eskuinaldean ezkutatu zen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.
Kisketa bultzatu eta atea zabaltzen saiatu zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 152. orr.
Eva nekez sartuko zen baimenik gabe bulegora, baina kisketa itxi zuen hala ere, badaezpada. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 11. orr.
Kisketa eskuaz jiratuko du emakumeak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 144. orr.
Besaulkian jarri eta besoa luzatzen du gibeleko ateko krisketaren tiratzeko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 179. orr.
Gelatik irten, eta sarrail-zuloan krisketa astiro irristatuz, joan egin zen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 113. orr.
Como tires algo por el retrete te mato a hostias, esan zuen batek atea jotzen zuelarik, baina ez zeukan krisketa jarrita, Anjel segituan atera zen komunetik. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 52. orr.
Eskozia osoan ez badago sarraila-zalerik krisket bat konpon dezakeenik. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 33. orr.
Ellenek kisketa jasotzeko botoia sakatu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 357. orr.
Argazki-kameraren estalkia irekitzeko kisketari eragiten zion Mentxuk behin eta birritan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 110. orr.
Laugarren solairuraino igo zen eta argiaren kisketari eman zion. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 14. orr.
Jaiki zen, jantzi, eta deitu baino lehen zabaldu zuen atera, ate-kisketaren hotsa gogoratzeaz beldurturik. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 244. orr.
Ate-krisketan jarri du eskua ene maiteak: dardar dagit barruak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 132. orr.
· Ezker-eskuma jo zuen kisketaz, Antoniari sar zitekeela klabez ohartarazteko edo. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 31. orr.
Atea zabaldu, sartu eta kisketa emanda itxi zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 270. orr.
Atea, krisketa eman gabe zegoenez gero, suabeki hasi zen zabaltzen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 141. orr.
Legeak, ordea, aspaldi emana zien emakumeen kantuzko kriskitinei krisketa: [...]. Berria - Kultura 2004-07-06
ateko kisketa (3); kisketa itxi (3)
kisketaren hotsa (3)
kisketari eman (3); kisketari eragin (4); kisketari helduta (4)
atea kisketaz (3); kisketaz itxi (5)