Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Tratamendu bakarra kirurgikoa da -erantzun du doktoreak. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 21. orr.
'Tresneria kirurgikoa zeure esku dago,' esango dizu Swen Foynek. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 266. orr.
Emakumeak abortu farmakologikoaren eta kirurgikoaren artean aukera dezake. Berria - Euskal Herria 2004-08-31
Haurdunaldia oso laburra denean, [...], badago metodo farmakologikoa erabiltzea, kirurgikoaren ordez. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 115. orr.
Arrisku kirurgiko handirik gabe egitekoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 119. orr.
Walter Freeman neurologoak hurbilbide kirurgiko berri bat asmatu baitzuen, berak lobotomia transorbitala deitzen ziona. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.
Bestelako prozedura kirurgikoak. Berria - Euskal Herria 2006-03-22
EAEko ospitaleetan 2001ean baino 4.887 ebakuntza kirurgiko gehiago egin ziren 2002an. Berria - Euskal Herria 2004-04-27
Osakidetzako ebakuntza kirurgikoen batez besteko itxaronaldia 49 egunekoa izan da aurreko hilabeteetan. Berria - Euskal Herria 2004-11-03