Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kirten (orobat girten g.er.) 1 iz lanabes, tresna eta ontzien eskutokia.

Ez zen gelditzen oinetako bakar bat osorik, betunik gabeko paretarik, erreminta bat bere kirtenarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 52. orr.

Lanabesen kirtenak estutuz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 36. orr.

Aiztoak leun-leun egin zuen bidea, kirtenak garondoan tope egin arte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 89. orr.

Labana atereaz, Bankes jaunak oihala ukitu zuen hezurrezko girtenarekin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 56. orr.

Mailuaren kirtenari noiz eutsiko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 156. orr.

Ponparen kirtena ala txorrota joko ote du lehenbizi?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 273. orr.

Hantxe jarraitzen du aterkiaren kirtenari helduta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 118. orr.

Berriro jo zuen zigorraren kirtenaz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 64. orr.

Pistolaren kirtenaz jo nuen buruan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.

Kirten luzeko eta onil itxurako burruntzali xelebre batekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 108. orr.

Koilarak eta kirten luzeko sardexkak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

Ezpata dotore apain baten kirten landua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 66. orr.

Beste eskuan mutur zabaleko eta kirten motz eta hautsiko lantza zeraman.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 225. orr.

Azken orduko lasterketa-erratz honek lizarrezko kirten aerodinamiko superfina dauka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.

Haztegiz haztegi zebiltzan, arrantzan, kirten laburreko sareak eskuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.

Aitzur baten zurezko kirten puskatua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 173. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kirten-azala bufaloaren adarrez egina zuena.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 32. orr.

3 (elkarketak izenondo balioa duela; ik beherago 7)

Guardasol kirten motz bat.  Berria - Kultura   2004-04-23

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lilyren eskuari urbonba girten bati bezala eraginez.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 28. orr.

Larunbatero joaten omen zen sabbat-era erratz kirten baten gainean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 24. orr.

Haren lantza-kirtena ehuleen ardatza adinakoa zen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 20,5

Mendi-gailurrean utzitako bandera-kirtena.  Elizen arteko biblia   Is 30,17

Nolanahi ere, arrunt ongi ez zuten hartuko aza-kirten batek ostikoka iratzartzea, inondik ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

5 (irain gisa)

Zer ari haiz esaten baina, kirten hori!  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 24. orr.

Zer nahi duk, kirten halakoa, ene familiaren hondamena?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 135. orr.

Ergel hutsa besterik ez den gizon batekin zaudela ezkonduta, handi usteko kirten batekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 242. orr.

Nire ustetan kirten bat haiz dudarik gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 172. orr.

Kirten ezjakin horiek mantendu eta janzteko? ...besterik ez dira eta!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 237. orr.

Kirten samarra izango duk, baina atsegin zitzadaan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 44. orr.

Kirten handitzat baitaukate herri honetan guztiek nire gizona.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 190. orr.

Nire senarra kirtena eta jeloskorra da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 117. orr.

Zein kirtena naizen!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 124. orr.

6 zakila.

Izan ere, ahizpa batek kirtena haztatzen zidan eta besteak ipurdia haztatzen zidan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 43. orr.

Esaten zidan kirtena gogortzen zitzaiola amari atzetik begiratzen zion bakoitzean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 185. orr.

Berehala kirtena galtzetatik ateratzeko ohitura zuten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 68. orr.

Txistuz edo labaingarriz bustiko du bere kirtena, eta xamurki aurkeztuko dio sakondu nahi duen zulo politari.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 125. orr.

7 kirten-luze (orobat kirtenluze) izond kirtena luzea duena.

Zerrategiko langileen aizkora kirten-luze haietako bat zeukan eskuan, eta airean zerabilen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.

Xalabardo kirtenluze bat esku batean eta pipa bestean.     «Kuskue tanden», 2004 - 194. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erratz kirten (5); erratz kirten bat (4)

erratz kirtena (3); eskoba kirtena (3); lantza kirtena (3)

erratzaren kirtenarekin (3); kirtenarekin jo (3)

kirtenean bermatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus