Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Geroxeago, mekanismoaren kirrinka ere entzun uste izan zuen, koipeztatu gabeko gurpilen karranka. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 80. orr.
Raxien abarrotsa eta tranbien kirrinka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 269. orr.
Montmartre kalean sartzen ziren zalgurdien kirrinka entzuten zuen garbi-garbiro. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.
Gurdien kirrinka jarraituaren erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.
Gurpil-aulkiaren kirrinka, ohikoa bihurtua zitzaidan. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 13. orr.
Kamioi baten palanken kirrinka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 433. orr.
Balazten kirrinka luze batez gelditu zen autoa. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 114. orr.
Kirrinka garratza egin zuen gontzetan [ateak]. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 139. orr.
Kanpoko atearen kirrinka entzun duenean. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 62. orr.
Zoruaren kirrinkak lehenik eta jesarlekuarenak gero salatu dute zein izan den Abelen ibilbidea ilunpean. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 70. orr.
Oheari kirrinka gupidagabeak eraginez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 225. orr.
Hitz egokien bila balebil bezala geratu da pixka batez, hortzei kirrinka eraginez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 202. orr.
Metrailadorearen tiro-hotsaren soinu motelduak iratzarri nau, obusen kirrinka urrunekoak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 174. orr.
Milaka trumoiren kirrinka latza! Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 115. orr.
Gurdi kirrinka urrunek antzeko ilarak iragartzen zituzten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.
Sarrailak kirrinka entzun nituen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 18. orr.
Malgukiak kirrinka hasi baitira. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 45. orr.
Jarlekua behera egin eta kirrinka hasten baita berehala haien azpian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 31. orr.
Zigortu zuen zaldia eta kotxea kirrinka abiatu zen ibaiertzean aurrera. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 311. orr.
Intziri txiki bat ateratzen zitzaion, hortzak kirrinka elkarren kontra estutzearen ondorioz. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 200. orr.
Atsegin zuen ibilgailua hain abiadura handian eramatea, non gurpilek kirrinka egiten baitzuten orratzetan, eta tranbia, jendez gainezka, zabuka zihoan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 231. orr.
Gurpilek kirrinka egiten zuten, bideko hartxintxarrak birrinduz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.
Kirrinka egin du sarrailak ireki bitartean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 187. orr.
Gontzek kirrinka egin zuten, atea zabaldu nuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 217. orr.
Haztamuka eta besoak luzaturik eman ditu lehenengo urratsak, eta zurak kirrinka egin du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 68. orr.
Kirrinka egin zuen oholak, intxaur kraskatuaren zarataz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.
Mailak, ohol mehez eginak, kirrinka egiten zuten intzirika. Kateek kirrinka egin zuten. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 19. orr.
Biolinek kirrinka egiten zuten, danbor bat danbaka ari zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 173. orr.
Gramofonoko kanta amaitu eta diskoak bira eta bira jarraitu zuen, kirrinka eginez. · Gurpilek asfaltoaren gainean egindako kirrinka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 299. orr.
Ate Beltzaren erdiko orriak kirrinka zaratatsua egin zuen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 203. orr.
Hanka-hots astunak entzun ziren, eta gero kirrinka-hotsa atea zabaltzerakoan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 177. orr.
Gurpilen kirrinka hotsekin. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 154. orr.
Eskutoki beltza altxatu zuen, eta ponpa zentrifugoaren kirrinkots larri garratza erregailuaren trumoihots sakonari gainkatu zitzaion. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 216. orr.
Entzuten nuena nire hortzen kirrinka hotsa zela. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 190. orr.
Kirrinka-hotsen bat edota parpailaren firfira. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 199. orr.
· Gurpil kirrinka hotsa zetorren etengabe isiltasun hura urratzera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 381. orr.
atearen kirrinka (5); atearen kirrinka entzun (3); gurpilek kirrinka egiten (3); gurpilen kirrinka (3); kirrinka egin (25); kirrinka egin zuen (9); kirrinka egiten (18); kirrinka egiten zuen (7); kirrinka egiten zuten (6); kirrinka entzun (8); kirrinka hots (4); kirrinka hotsa (5); oheak kirrinka (4); sarrailak kirrinka (3)