Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kirrika 1 iz kirrinka.
Misagren kirrika eta morroiloen intziria. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 138. orr.
Harryk kirrika-hotsa entzun zuen kanpoan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 45. orr.
• 2 adlag
Altzariak eta zurezko zoruak kirrika ari ziren amultsuki. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 98. orr.
Zaldi-kotxea kirrika zihoan Bluestone Roaden behera. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 212. orr.
Orga bat kirrika, zakurra nonbait zaunka. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 141. orr.
3 kirrika egin
Bere eskuak bi erraldoi bihurtu ziren, matxinatu ziren, kateak kirrika egin zuen... Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 171. orr.