Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez omen dago zuretzat igeri egitea baino kirol hoberik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 95. orr.
Mezkirizko "Bost kirol" lehiaketa famatuan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 46. orr.
Denok praktikatu nahi dugun kirol ez-deus bat besterik ez. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 154. orr.
Populuaren opioa da kirola. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 23. orr.
Izugarri gustatzen zitzaion kirola, beisbola bereziki. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.
Esan beharra dago eskola adina gorrotatzen dudala kirola. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 18. orr.
Betidanik kirola praktikatzen nuen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 105. orr.
. Egoera horrek kirolari kalte egiten diola iritzi zion fiskal nagusiak. Berria - Kirola 2004-02-20
Presa kirolari dagokion ezaugarri bat da, bizitzari bezalaxe. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 256. orr.
UNESCOk eta NOBk ere xakea kiroltzat dute. Berria - Kirola 2004-04-28
Kirol instalazioetatik kanporatzen ari nintzela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.
Moilan txalupa bat hartu eta amerikarraren kirol-ontzira abiatu ziren. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 68. orr.
Batzuk praka motzetan, besteak kirol arropetan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 112. orr.
Galtza bakeroak, marinel-jertsea eta kirol-zapatilak janzten zituen emakume gazteak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 174. orr.
Txinatar kirol-oinetakoak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 87. orr.
Eskuan neramàn kirol-poltsa hatzaz seinalaturik. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 92. orr.
Bi kirol automobil nituen, ez dakit zenbat zalditako moto bat. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 227. orr.
Kirol astekari bat erosi nion. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 62. orr.
Atzerantz jo zuen, kirol orrialdeen bila. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 132. orr.
Eta orain, kirol albisteak. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 296. orr.
Une horretan telebistan kirol-berriak ari dira ematen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 151. orr.
Kirol irudiak hartzen hasi zen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 94. orr.
Kirol kazetariek esaten zutenez. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 142. orr.
Kirol medikuak debekatua zidan lasterka ibiltzea. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 69. orr.
2001. urtean Mapeiko kirol zuzendaria izateko eskaintza egin zioten. Berria - Kirola 2004-03-16
Bere kirol karreran egindako unerik gozoenak. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 7. orr.
Kirolariei soldaduen tankera ematen dietenak, baina, ez dira kirol federazioak soilik. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 111. orr.
Bere kirol karreran egindako unerik gozoenak. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 7. orr.
Hala nola pilotan, lasterka, eta edozein kirol motetan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 207. orr.
Ez zen harropuzten bere kirol-gaitasun eta gizon-kemenez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 39. orr.
-Kirol mundua, politika mundua... holako gai horiek maite dituzu? Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 180. orr.
Irailaren 3tik 6ra ur-kirolak eta bertsolaritza uztartuko dituzte, eta 50 lagun batuko dira bertan. Berria - Kultura 2004-06-26
Makina bat arrisku-kiroletan aritzeko material espezializazio handikoa. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 83. orr.
Ez da ahantzi behar pilota ere euskal herri-kirolaren arboleko adar bat dela. Berria - Kirola 2004-05-20
Musikea ulertzeko era ruralagoa zan, herri kirolari lotuagoa, ia herri kirol bat gehiago balitz lez. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 93. orr.
Eguerdian herri kirolak egin zituzten plazan eta ondoren bazkari herrikoia izan zen. Berria - Euskal Herria 2004-05-30
-Egunen batean kirol-denda bat jartzeko asmoa dut. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 121. orr.
Kirol dendako Martina zen, gure zerrendako politen artean laugarrena. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 334. orr.
Kirol denda moduko bat da, beste gauza batzuk ere saltzen dituzten arren. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 23. orr.
Kirol denden kate bateko jabea da, eta mendi materiala eraman behar zuen Sabiñanigora. herria¬
Biltzarrak atzo izan zuen lehen eguna, Donostiako Anoeta estadioan dagoen Kirol Etxean. Berria - Euskal Herria 2004-12-11
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletako 11 urte inguruko ehun bat haur bildu ziren atzo, Kirol Etxean. Horrela baieztatu zuen Edurne Pasaban mendizaleak bere aulki gurpildunetik, atzo, Donostiako Kirol Etxean egindako agerraldian. Berria - Euskal Herria 2004-12-11
· Mark Parker izango da gaurtik aurrera Nike kirol etxeko presidentea, atzo William Perezek kargua utzi eta gero. Berria - Ekonomia 2006-01-24
Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko goi mailako parte-hartzaileen izenak ezagutarazi ditu Fila kiroletxeak: gizonezkoetan, Kasimili eta Ngetich kenyarrak, Chatt marokoarra, Fernandez espainiarra, Ziani oriotarra eta Adan galiziarra. Berria - Kirola 2004-03-09
Hau Mendeala kirol gelan iraganen da helduden igandean irailaren 18an eta egun guzian izanen dira lehiaketak. Herria 2005-09-15
Hain zuzen, pilota plaza nagusia, Mauleko gaineko arrabota, Maule Baitha zinema aretoa, San Frantses ikastetxeko kirolgela, Adinekoen Etxea eta Udalbatzarraren aretoa dira [antzerki] ikusgarrien jokaleku izango. Berria - Kultura 2006-05-10
Bi urte barne eskola hori handitu eta berritu du [Angelu] hiriak: iaz kirol gela handi bat ezarri zuten, aurten sukaldea eta jantegiak eta urte guzian gela bat aldian berriz tindatuko dute. Herria 2003-09-04
Kanboko kolegioko kirol gelen eta Ziburuko trinketaren berritze lanak lagunduko ditu departamenduak. Herria 2005-08-04
Gaur egun daukagun portua modu orekatuan eta arduratsuan aprobetxa daiteke arrantza portu, kirol portu edota aisialdirako portu gisa; baina, ingurua txikitu gabe. Berria - Euskal Herria 2004-04-04
Badu urteak eta urteak (hogoita-hamar urte gutienetik) aipu dela kirol-portu edo deskantsu-portu baten muntatzea Zokoan. Herria 2004-10-14
Hendaian, hiru egunez segidan, egin da aurten ere, itsas-kirolportuan eta ondo hetan, itsas-joko eta ibilaldieri buruz muntatzen duten [...] erakusketa. Herria 2004-05-06
Obran hasiak dira Hendaian kirol-portua handitu beharrez, 115 untzi gehiago kokatzeko gisan. Herria 2004-02-12
Ezkerraldean ikus zitezkeen zerurantz altxatzen ziren itsasontzien mastak, Bidasoa ibaiaren babesean eraikitako kirol-portuan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.
Partida hau jokatu da Donostiako kirol zelai ederrean, Anoetan. Herria 2005-04-07
Jack Oakiek eta biok kirol zelai osoa egin genuen lasterka. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 185. orr.
Lasterketa iraganen da abendoaren 2an, aratsaldeko 2etan, Mixel Labeguerie kirol zelaian. Herria 2004-11-25
Bestela ere nahiko ordu pasatzen baikenuen apaizen eskuetan, libre geneukan aukera bakarrean ere ikastetxe barruan gelditzeko, kirol-zelaietan izanda ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 109. orr.
Debekatua dute [juduek] igerilekuetan, tenis, hockey edo bestelako kirol zelaietan sartzea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 20. orr.
Fokuak bere indar guztian zeuden piztuta, eta kirol zelaira zuzenki iristen zen argiak aparteko zehaztasuna ematen zien txirristei, saski-zutabeei, lurreko marrei. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 334. orr.
Bilkura hortan jakin da ere jartoki berriak eginen direla Agilerako kirolzelaian. Herria 2004-07-05
Ortzegun aratsean, Bidarten, behi-lasterrak Uhabiako kirolzelaian. Herria 2005-07-28
Berdinketa kirol legez onartzen jakin ez, eta protestaka bukatu zuten zuriek. Berria - Kirola 2006-04-09
Hori gutxi balitz bezala, Manzanoren jarrera zikina da, ez da kirol legez egindakoa. Berria - Kirola 2006-04-09
Kirola egitea komeni zait. kirola egitean, adrenalina bota ondoren, konpensatzeko, endorfinak isurtzen ditugu, halako lasaitasun-sentsazio bat ematen dutenak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 68. orr.
Denborarekin ikasiko dut halaber ibiltokian kirola egiten, batzuetan lasterka arizanez ibilbide luzeena hartuz, eta ibiltoki gaineko sareari lotuz tiraketa batzuk edo luzamenduak egiten ere bai... Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 42. orr.
Kirola egiteko orduetan flexioak egitera behartzen dituzte. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 183. orr.
Kirola egiten duten edadetu guztiek bezala, abailduraren marka darama aurpegian. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 29. orr.
euskal kirol federazioen (10); gorospe kirol zuzendariak (7); herri kirol (39); herri kirol federazioak (8); jaurlaritzako kirol sailak (5); kataluniako kirol federazioen (6); kirol aldetik (7); kirol arbitratze (12); kirol arduradun (8); kirol arduradunak (11); kirol arduradunek (19); kirol arloa (8); kirol arloan (72); kirol arloari (17); kirol arloari dagokionez (9); kirol arloaz (5); kirol arloko (16); kirol arlotik (7); kirol azpiegitura (7); kirol batzordeak (5); kirol bizikleta (7); kirol bizitzako (8); kirol denda (13); kirol diziplina (30); kirol diziplina batzordeak (16); kirol egunkari (12); kirol egunkariak (8); kirol ekitaldi (5); kirol ekitaldiak (6); kirol elkarte (15); kirol elkarteak (23); kirol elkartearen (8); kirol emaitzak (8); kirol eskola (5); kirol eta kultur (9); kirol eta kultura (7); kirol federazioak (20); kirol federazioen (25); kirol federazioen batasunak (7); kirol federazioen batasuneko (7); kirol gune (7); kirol hiria (6); kirol ibilbide (18); kirol ibilbidea (67); kirol ibilbidean (38); kirol ibilbideari (6); kirol ibilbideko (63); kirol ibilbideko garaipen (9); kirol ibilbideko une (6); kirol ibilbideko unerik (5); kirol idazkariak (8); kirol instalazio (5); kirol instalazioak (7); kirol instalazioetan (7); kirol irizpideak (7); kirol jarduera (11); kirol jarduerak (5); kirol jarduna (12); kirol jauregian (5); kirol kazetariek (5); kirol kontseilu (29); kirol kontseilu gorenak (13); kirol kontseilu gorenaren (8); kirol lege (7); kirol legea (6); kirol legez (5); kirol lehiaketa (5); kirol maila (9); kirol mailan (14); kirol merituak (5); kirol merituen (5); kirol ministroak (5); kirol mota (12); kirol munduan (8); kirol oinetako (5); kirol oinetakoak (8); kirol poltsa (6); kirol portu (7); kirol portua (12); kirol portuan (8); kirol profesionala (5); kirol profesionalean (5); kirol proiektu (7); kirol saila (6); kirol sailak (8); kirol selekzioek (7); kirol talde (12); kirol taldeak (9); kirol zapatilak (5); kirol zelai (18); kirol zelaia (9); kirol zelaian (44); kirol zelaiaren (9); kirol zelaiko (10); kirol zuzendari (68); kirol zuzendaria (97); kirol zuzendariak (138); kirol zuzendariarekin (15); kirol zuzendariaren (25); kirol zuzendariari (5); kirol zuzendariek (8); kirol zuzendarien (5); kirol zuzendaritza (5); kirol zuzendaritzak (8); kirol zuzendaritzarako (5); kultur eta kirol (8); lerra kirol (6); matxin kirol zuzendariak (5); nafarroako herri kirol (6); nire kirol ibilbidea (8); nire kirol ibilbidean (5); nire kirol ibilbideko (7); olabe kirol zuzendariak (7); realeko kirol zuzendaria (6); realeko kirol zuzendariak (13); saiz kirol zuzendaria (6); saiz kirol zuzendariak (5); taldeko kirol (76); taldeko kirol arduradunek (8); taldeko kirol zuzendari (8); taldeko kirol zuzendaria (22); taldeko kirol zuzendariak (16); taldeko kirol zuzendariaren (6)
eskola kirola (8); herri kirola (5); kirola egin (7); kirola egitea (19); kirola egiteko (20); kirola egiten (25); xakea kirola dela (7)
herri kirolak (75); itsas kirolak (5)
euskal kirolaren (7); kirolaren legea (6); kirolaren legeak (5)
herri kirolek (5)
herri kirolen (9); lerra kirolen (5)
herri kiroletako (7)
herri kiroletan (7)
kirolik egiten (5)