Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kirio 1 iz nerbioa.

Beraz, arima osoak hazi txiki-txikiz egina behar du, zain, errai eta kirioetan zehar bilbatua.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 179. orr.

Ezin zituen burua eta besoa inora bihurtu, kirioen uzkurduragatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 454. orr.

Ikusmenaren kirioen hutsegite bat izan zen, eta kito, odol kolpetxoren bat agian.Kirio hauskorreko emakumeek ohi duten ahots kementsuaz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 179. orr.

Haserre gorri, arima gori, kirioak txingar, logelara jo zuen eta hango armairuan gorderik zuen sastakaia hartu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 127. orr.

Gabik, bitartean, segitzen du hodien artean bilaka, kirioak dardaran.     «Bizia lo», 2003 - 97. orr.

Ez zekien kirio guztietako dardara hura pozarena zuen ala izuarena, jakin-minarena ala utzikeriarena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 118. orr.

2

Baina hitz egin zuen, kirioak dardararazten zituen ahots gozo samin batez hitz egin zuen.Zeberio, Auzmendi eta Ezkurra lasai ariko dira, Ionek, berriz, kirioei eutsi beharko die.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 169. orr.

Ikusi egin beharko da Irujok kirioei eusten asmatzen duen oraingoan.  Berria - Kirola   2004-03-27

Lehenengo koadroan ertzain bat agertzen zen, kirioak jota, izu-laborriaren menpe begiak irten beharrean.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 21. orr.

Ezindua sentitzen da, kirio guztiak eten balizkio bezala tirazoa ezker-besagainera eta lepora zabaltzen zaionean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

Sarritan, larritasunak kirioak estutu eta ibiltzeko beharra izaten zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Kirio eta gihar guztiak zurrun zeuzkan, baina ez zuen minik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.

Nire hobe beharrez hartzen ditut, egunean hiru aldiz, kirio guztiak motel-motel uzten dizkidaten pilulak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

Kirioak lehertu aginean egon zen, harik eta, zorabiaturik, lurrera zerraldo jausi zen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 292. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Emigratzen du, kirio-zelula baten atean jotzen du, sartu, eta zelularen parte zen beste karbono bat ordezkatzen du. kontua da gure kirio-multzoa ahalik eta zirikada bortitzenaren bidez astintzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 306. orr.

· Baina halaxe nuen gogoa, gela ilun bateko amaraun-sare sarriena esku-kolpeka kentzen baino kirio-joago.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 165. orr.

4 kirioak airean adlag

Eskuak dardaran zituen, kirioak airean, bihotza punpaka.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 262. orr.

Iluntzean kirioak airean itzuli zen etxera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 310. orr.

Kirioak airean atera da gelatik.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 48. orr.

Orduan, kirioak airean, krisiaren ertzean, etsipenak hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 30. orr.

Ama kirioak airean ibiltzen zen hark zer esango, eskuak burutik gora dantzan. · Zain geratu naiz, kirio guztiak airean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 96. orr.

5 kirioak atezuan adlag kirioak airean, kirioak datnzan.

Elkarrizketa bitartean kirioak atezuan egon da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 284. orr.

· On Camillok atezuan zeuzkan kirio guztiak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 310. orr.

6 kirioak dantzan adlag

Atea jotzeko lauzpabost metro besterik falta ez zenean, hiru emakumezkoek oihu egin zuten kirioak dantzan. -A, Ruth, leku honek kirioak dantzan jartzen dizkit.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 154. orr.

Osaba Jackek kirioak dantzan dituela ematen du.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 159. orr.

Kirioak dantzan, George Baldwingek atzerantz egin zuen, aulkiaren bizkarrari helduz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 204. orr.

· Harryk dantzan zituen kirioak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 255. orr.

7 kirioak izotz jarri

Libururik gabeko etorkizun baten mehatxuak kirioak izotz jarri nau, hori da egia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 232. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kirioak airean (25); kirioak airean jartzen (3); kirioak dantzan (17); kirioak lehertu (3)

kirioei eusten (5); kirioei eutsi (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus