Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kirikun-karikun-pek
Ateri dela, euria dela, / kirikun-karikun-pek, / egunak labur, bidea luze, / kirikun-karikun-pek! Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 113. orr.
-Zu kantatzen ari zinen doinu horixe bera entzuten dut ametsetan, kirikun-karikun-pek, musika-kutxa horietako batean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 133. orr.
Orratz-kutxa bat zabaldu orduko, etxe guztia kriskitinka betetzen zuen doinu alai batek hartua zuen airea, kirikun-karikun-pek. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.
Orratz-kutxako kirikun-karikun-pek hura! Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 98. orr.