Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure hormaren atzean gelditu da, leihoetatik zelatan, leiho-sareetatik kirika. Elizen arteko biblia Kt 2,9
Haren leihotik kirika egoten da, ate ondoan entzuten. Elizen arteko biblia Si 14,23
Gero, ohetik altxatzean, haien begiak sentitzen ditu kirika, berari jakin-minez begira, ezkutuan. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 14. orr.
Ateko zirrikitutik kirika. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 55. orr.
Hasieran iruditzen zaio pixa egiten ari dela: gero ohartzen da bainugelako leihotik barrura ari dela kirika, Lucyri kirika. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 265. orr.
Hiru mutil txikiren aurpegiak ikusten ditu, zementuzko hormaren gainetik kirika. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 272. orr.
Eta, patiora ematen zuen leihotik kirika, erantsi zuen-: [...]. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 272. orr.
Begiradaren partez kirikak izaten zituen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 133. orr.
Zuhaitzen artean kirika lotsatiak egiten zenizkion, katez lotuta. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 223. orr.
Izkina batetik kirika egin genuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 215. orr.
"Orain ulertzen dut", esan zuen Lubisek leihotik kirika eginez. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 98. orr.
Eguraldia grisa zen, eguzkiak kirika egiten zuen laino artetik, paisaiak ez zidan ezer esaten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 294. orr.
Estalkia apur bat altxatu zion eta kirika egin zion lore-sorta ezkoztatuari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 218. orr.
Kirika egiten zion bizitzari, argi antzematen baitzuen hantxe zegoela, benetako zerbait, berea bakarra, seme-alabekin edo senarrarekin elkarbanatu ez zuena. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 62. orr.
leihotik kirika (4)