Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kiribildura iz kiribil formako gauza.
Heldu-lekuaren kiribildura aker-adarren antzeko hari esker. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 105. orr.
Hatzak berotzeke, biolin hariak afinatzeke, bi eskuak doblaturik, hatz erdikoa biolinaren kiribilduran ipinirik, itsua jotzen hasi zen bat-batean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 91. orr.
Berehala, ordea, burua altxatu zuen eta bi esku irekiez harturik, batak kiribilduratik, botoitik besteak, biolina argitara ekarri zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 115. orr.