Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baltsamoa eta musketa nahasten ditut, anbar zuria eta zibeta, airea kirasten denean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 594. orr.
Airea kirastuz gero, akabo! Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 92. orr.
Hil egingo dira arrainak eta kirastua geldituko ibaia. Elizen arteko biblia Ir 7,18
Bi edo hiru egun ematen zituen kanpoan, eta gero zerri eginda itzultzen zen eta zarpailduta eta kirastuta. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.
Munduak lehen bezain hits eta kirastua izaten segitzen du Bukaresteko kale azpiko txiroentzat. Berria - Mundua 2004-06-20
Euli hilek lurringilearen olioa kutsatzen eta kirasten duten bezala. Elizen arteko biblia Koh 10,1
Zapuztua izateak buru-barrenak kirastu zizkion. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 60. orr.
Marjolin isildu zen usainen bilkurak kirasturiko bazter hartan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.
Gorputza lizuntzen, izpiritua zukutzen eta gogoa kirasten dioten kaiola-zuloraino bota dute legearen atzapar beti bidegabezkoek. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 148. orr.
Haur narratsez beteriko adreiluzko kale kirastuetan zehar. Birikak airez bete ditu Parisko aire kirastutik kanpora. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 108. orr.
Kandelek sorgindu egiten dute salako giro kirastua eta dena da haragi eta itzal, ke eta alkohol. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 35. orr.
Ene zorigaiztoaren putzu kirastuan sudur-mintzetaraino lokazturik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.
Mendi zabortuak, hiriaren estolda ustel-kirastuak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 139. orr.