Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kinke iz petroliozko argiontzia, andel batez, hodi batez eta garra babesteko estalki batez osatua.
Gure aurrekoak batere argirik gabe biziak ziren, kinkea deitzen zitzaion petroliozko ontzi txiki hura besterik ez zutela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 179. orr.
Atea zabaldu eta ile zuri-zuriko atso txiki bat agertu zen, eskuan kinke bat zuela. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 68. orr.
Begien aurrean dilindan nuen kinkearen argia da oroitzen dudan azken gauza. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 121. orr.
Kinke baten argitan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 172. orr.
Sabaiko kinke kulunkaria. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.