Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kinka (orobat keinka eta kenka) 1 iz egoera estua, herstura.

Hogei urte besterik ez duelarik, sekulako heldutasuna erakutsi dik hire arrebak kinka honetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 224. orr.

-Gu biok kinka honetatik ateratzeko bidearen bila ari naiz bakarrik, Tom.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 160. orr.

Ez zen, ordea, Baiona kinka horretan zegoen hiri bakarra: han-hemendik tarteka heltzen zitzaizkien albiste-soinu nahasien esanetan, gainezkaturik zeuden Ebrotik Lorenara bitarteko ia ibai guztiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 175. orr.

Ezdeuskeria huts kausi daitekeena, baina kinka hartan jadanik enetzat aski latza eta nahasia zen eguna oraino gehiago laztu eta nahasi zuena.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 142. orr.

Onik atera zen kinka hartatik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 309. orr.

-Urkatu horien kinka baino askoz ere itzalagoa dinagu geurea, alaba.Zirt edo zarteko kinketan errusiarrak ohi duenez, ez zen luzamendutan ibili, eta, tupustean, eskuinetara jo zuen aurreneko bidegurutzean, zaldiei garrasika: "Axa, lagun agurgarriok!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 38. orr.

2 (izenondoekin)

Kinka larri hark hartzen zien arreta oso-osoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 401. orr.

Aurreko atalean ikusitakoaren arabera, teoria metaetiko zenbaitek kinka larrian jartzen du filosofia moralaren jarduna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Kinka larrian zaude, bada, diodana egiten ez baduzu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 214. orr.

Kafetegiko nagusiak atera behar zuen kinka estutik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 130. orr.

Eta hori gutxi bailitzan, zu txosten konprometigarri baten kontuarekin zatoz, ustez Andoni kinka estuan jartzen duen txosten baten kontuarekin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 245. orr.

Lajos, ordea, diru behar larrian zen une haietan, amaitzear baitzuen kanbio-letra batzuk ordaintzeko epea... kinka gaiztoan zen labur esanda.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 51. orr.

Bost urte hartan zegoen, egia esan, Espainiako egoera politikoa kinka gaiztoan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 10. orr.

15-16 urte iri hortan ukan nuen keinka bat frango txarra ene bizian; aita galdu nuen lehenik, supituki joan zen eta ama eritu eta...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 137. orr.

Duela 15 bat urte deitua izan zen zuzendari, elkarte hori kinka txarrean zelarik.  Herria   2005-10-06

Hala eta guztiz ere, kinka ez zen lasai egoteko modukoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 273. orr.

1569ko udaberri hartan, ez zegoen kinka goxoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.

3 kinkan zorian.

Erantzuteko kinkan jarrita, hala esan omen zuen Schlegelek, alegia [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 155. orr.

Mari maite zuen, alaba balu bezala, eta dolu zuen, bere aita izan zitekeen gizona senartzat hartzeko kinkan gertatu baitzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 183. orr.

Ipar-Amerikanoek urtarrilaren 16-an igorria zuten espazio-untzia, zazpi kosmolari edo astronauta barnean, bat-batean zartatu da eta dena xehatu lurrerat berriz heltzeko keinkan, joanden larunbatean...  Herria   2003-02-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus