Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
kinina iz kinkina-azaletik ateratzen den alkaloidea, helgaitzak sendatzen dituena.
Ironia erremedio zuhurragoa da minaren kontra, kinina sukarraren kontra baino Sukar hori bi botikarekin sendatzen zuten; lehenari, garai hartan, kefir deitzen zioten eta galdutako esne garratza zen, bigarrena kinina zen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 5. orr.
"Andereño gaixoa", esango dute, "kininak ez dio onik egin". Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 259. orr.
Orduan, kinina ematen ziotenean begitazio izugarriak izaten zituen eta iruditzen zitzaion itsas zabalean zebilela zabuka. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 104. orr.